ALBERTO IÑURRATEGIK “PORROTAREN ALDE” HITZALDIA ESKAINI ZUEN AMPON

AMPOk antolaturiko “Kanpoko Haizeak” hitzaldien programaren barnean, Alberto Iñurrategi mendizale eta eskalatzaileak, bere esperientzian oinarrituta, mendizaletasuna ulertzeko bere erari buruz hitz egin zien AMPOko lankideei joan den otsailaren 8an.

Bere azalpena espedizio eta abentura ezberdinetako argazkiez jantziz, balioan jarri zuen “Porrota”-ren kontzeptua. Gaur egungo gizartean arrakasta soilik baloratzen da, eta porrota ere sustatu beharko litzatekeela aipatu zuen. Besteak beste, saiakeren inguruan harro egon, eta arrakasta izan gabe ere, autokritika egin eta prozesuan zehar ikasitakoa balioan jarri behar dela.

Bestalde, helburu eta ilusioari ere aipamen berezia egin zien, helburuak lortzeko ilusiotik datorren motibazioa ezinbestekoa dela aipatuz. Gainera, erosotasunean ez erortzeko erronka exigenteak, baina era berean lortzeko modukoak ezarri behar direla aipatu zigun. Ondorengoa kontuan izanik beti ere; “uste duguna baino gehiago emateko gai garela pertsonak”.

Albertoren esperientzia zabala ezagutzeko parada izan zuten hitzaldira bertaratutako guztiek. Bestalde, Everest, Broad Peak, Gasherbrum, Antartida,… bezalako mendi eta lurraldeetan bizi izandako abenturak ezagutzeko aukera. Hitzaldiaren amaieran, hainbat galdera ere luzatu zizkioten AMPOko lankideek eta solasaldi ireki eta jatorrarekin eman zitzaion amaiera jardunaldiari.

Datozen hilabeetan “Kanpoko haizeak” programarekin jarraituko du AMPOk, helburua hilabetean behin esparru ezberdinak jorratzen dituzten pertsonen hitzaldi bat antolatzea delarik, AMPOko pertsonak tendentzia ezberdinen inguruan eguneratuta egoteko asmoz.

Alberto Iñurrategiz gain, Eroski, Repsol, Enagas, Banco Santander, Velatia, Gipuzkoa Merkatal Ganbera,… bezalako erakunde eta enpresetako arduradunen hitzaldiak ere ospatu dira AMPOn azken hilabete hauetan.

 

 

loading