AMPOK BERE ETORKIZUNEKO ESTRATEGIA AZALDU DU GOIERRI VALLEY BARNEKO WIN&WIN PROIEKTUAN

Goierri eskualdeko industria garapena sustatzeko helburuarekin sortu zen joan den urtean GOIERRI VALLEY ekimena, gaur egun 54 enpresa inguruk osatzen dutena. Tartean, AMPO, CAF, Indar, Irizar, Orkli, etab. bezalako enpresak aurkitzen ditugularik.

Elkarlan honetan aurrerapausoak emateko helburuarekin “WIN&WIN” proiektua jarri zen martxan, zeinaren helburua eskualdeko eraldaketa industrialaren prozesua hastea den. Proiektu honetan ondorengo alorrak landuko dira: enpresa traktoreen ezagutza enpresa txiki eta ertainei trasladatu eta aukerak identifikatzea, ETEi dibertsifikazio aukerak irekitzea, XXI.mendeko erronkei aurre egiteko prest egon gaitezen etorkizuneko aukerak diseinatzea, etab.

Hau dela eta, gaurkoan AMPOk izan du bere etorkizuneko erronka eta lan estrategiak aliantza hau osatzen duten enpresa txikiagoei azaltzeko aukera. Urtarrilaren 9an Idiazabalgo AMPOren egoitzan ospatu zen saio hau eta bertan, AMPOko ordezkariez gain, Goierriko beste hainbat enpresa eta erakundeetako ordezkariek ere parte hartu zuten. Tartean: Arrano, Arri, Aitzgorri, CEG, Elkar, Fundalum, Gaztañaga, G.B.I, Goieki, Goierri Fundazioa, Goilaser, Gune, Imeguisa, Indar, Ind. Lantu, Ing-Guru, Iparragirre, Jatur, Kendu, Labelan, Lortek, Mikra, Ogei, OPE, Orkli, Usurbe, Praxair, Tacticco, Ibarre, Urgain, etab.

Honenbestez, bi ordu inguruko solasaldi irekiaren ondoren, AMPOren etorkizuneko lan ildoa gertutik ezagutzeko parada izan zuten bertaratutako guztiek.

loading