AMPOK LANTEGI BERRIA INAUGURATU DU INDIAN

AMPOk ekainaren 6ean ospatu zuen Indiako planta berriaren inaugurazio ekitaldia Coimbatoren, Gipuzkoako Foru Aldundia, SPRI (Eusko Jaurlaritzaren izenean) eta Gipuzkoako Merkatal Ganberaren parte hartzearekin.

Inaugurazio ekitaldia arratsaldeko 16.00etan hasi zen, Indiako harrera tradizional batean ostean, planta berria aurkezteko aukera izan zutelarik. Zeremonia honetan Ainhoa Aizpuru Sustapen Ekonomiko, Landa Ingurunea eta Lurraldearen Orekako diputatua, Alexander Arriola, SPRIko Zuzendaria,  Antton Tomasena, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia sustapeneko Zuzendaria, Miren Madinabeitia, SPRIko Nazioartekotze Zuzendaria, Hemant Agarwal, SPRI INDIAko Zuzendaria eta Amaia Ferro, Gipuzkoako Merkatal Ganberako Industria eta Nazioartekotze Zuzendaria izan ziren.

AMPO proiektua erreferente da munduari zabaldu izanagatik eta negozioari dagokionez, munduko lidergotza dauka altzairu herdoilgaitzeko eta alezio altuko galdaketa osagaietan, baita energia industriako aplikazio zorrotzenetarako balio teknologiko handiko balbuletan ere. Bere inbertsio planari jarraiki, eta 50 urte baino gehiagoko historian zehar egindako lanari esker, balbulen ekoizpenerako lantegi berri bat inauguratu berri dute Coimbatoren aste honetan bertan, Indiako Tamil Nadu estatuan, 13 milioi euroko inbertsio baten ostean. Proiektu honek bertako ahalmen produktiboa areagotzea ahalbideratu dio Idiazabalgo kooperatibari.

Ekitaldi instituzionalaren ostean, ekainaren 7an mundu mailako 20 bezeroren bisita izan zuten. Tartean, SHELL, RELIANCE, INDIAN OIL CORPORATION, TECNICAS REUNIDAS, FLUOR, TECHNIP, etab.

Hemendik aurrera Idiazabalgo kooperatibak 72” tamaina bitarteko balbulak ekoiztu ahal izango ditu Indiako lantegian, zein Idiazabalgo plantaren kopia zehatz baten den. Horretarako merkatuko ekipo aurreratuenak dauzkate,; 50 tonako garabiak, 2500 librako balbulak probatzeko proba bankuak, etab.

Bere osotasunean AMPOren jabetzapekoa den AMPO INDIAko planta berri honek 15.000 metro karratu inguruko azalera du eta balbulen muntaiarako instalakuntzak, proba bankuak, margoketarako instalakuntzak, bidalketak burutzeko guneak, bulegoak, etab. ditu. AMPOk 2009.urtean ekin zion Indiako ibilbideari, bezeroei merkatuko alternatiba hoberena eskaini eta bezeroen behar eta eskakizunei erantzuteko asmoz.. 20 Pertsonako talde batekin hasi ziren bertan lanean eta gaur egun 240 Pertsona inguruk osatzen dute AMPO INDIAko lantaldea.  Apirilean amaitu ziren lantegi berriko obrak eta balbulak produzitzeari ekin zioten.

loading