AMPOREN 2018KO EGUTEGIRAKO MARRAZKI LEHIAKETAKO IRABAZLEEN SARI BANAKETA ATZO OSPATU ZEN

Marrazki lehiaketa hau AMPOko lankideen familiak AMPO gertuagotik ezagutzera motibatzeko diseinatu zen eta era berean eurek kooperatiba nola irudikatzen duten jakitera emateko. AMPO irudikatzeaz gain, marrazki hori urtaro batekin lotu beharra zuten; uda, udaberri, udazken edota neguarekin.

Lehiaketa hau medio, atzo 4 eta 43 urte bitarteko hamabi pertsona izan ziren sarituak Idiazabalen. Marrazkiak sei kategoria ezberdinetan banatu ziren, marrazkilarien adinaren arabera. Marrazki irabazleak iada AMPOren 2018ko egutegian publikatu dira. Jasotako lan guztien maila oso altua izan da eta honenbestez, parte hartzaile guztiei eskerrak ematea gustatuko litzaiguke, zeintzuk euren izen-abizenekin pertsonalizatutako AMPOko taza bat jaso zuten oroigarri gisa.

Beheko argazkian lehiaketako irabazle gehienak ikusi ahal izango dituzue.

Zorionak!

Bestalde, 2018ko egutegia ondorengo link honetan deskargatu eta marrazki irabazleak ikusteko aukera izango duzue:

2018ko AMPOko Egutegia

 

 

loading