ARAMCOK ANTOLATURIKO BALBULA EKOIZLEEN ARTEKO SINPOSIO BATEAN PARTE HARTU DU AMPOK

ARAMCOk antolaturiko balbula ekoizleen arteko sinposio batean parte hartu zuen AMPOren balbuletako dibisioak joan den azaroaren 1 eta 2an, Hagan (Herbehereak).

Foro honen helburu nagusia mundu mailako balbula ekoizle ezagunenen artean informazioa konpartitu eta elkartrukatzea zen.

AMPO POYAM VALVES teknologia maila altuko balbula ekoizle esanguratsuenetako bat da egun eta ARAMCOrekin elkarlanean esperientzia luzea izanik, besteak beste hainbat proiektu eta aplikazioetarako lan eginez, gure soluzio berritzaileenak aurkeztera gonbidatu gintuzten ekitaldi honetara. Tartean, balbulen monitorizazio sistema aurkeztu genuelarik. Teknologia honek mantenimendu erreaktibo/prebentibotik, mantenimendu prediktibora salto ematea ahalbideratzen die gure bezeroei, plantan instalaturiko balbuletan etorkizunean eman daitezkeen erroreak antzemateko aukera ematen duelarik, aurreikusi gabeko geldialdiak ekidinez eta honen ondorioz, kostuak aurreztuz.

Bestalde, ARAMCOren gaur egungo espezifikazioen inguruko eztabaida batean ere aktiboki parte hartzeko aukera izan genuen, gure ikuspuntua eta esperientzia konpartituz, egungo espezifikazioak hobetzeko helburuarekin.

Gure lana eskertzeko, ARAMCOk esker-oneko gutun bat entregatu zigun ekitaldiaren amaieran.

loading