Kalitatea

AMPOrentzat kalitatea ezinbestekoa da eta ondorioz, gure ekoizpen prozesuak kalitatea bermatzeko sistema bat ezarriz inplementatzen eta kontrolatzen dira. Prozesu horiek 1991z geroztik daude homologatuta ISO 9001, API espec Q1 eta 6D eta SIL 3 arauekin, eta merkatuko kanpo erakunderik garrantzitsuenek ziurtatu dituzte, horien artean egonik Lloyd’s Register, Bureau Veritas (BV), Det Norske Veritas (DNV) eta American Bureau (ABS).

Gure ziurtagiriak deskargartu

Gure ekoizpen arlo guztietan bitarteko eta amaierako ikuskapenak egiten dira. Ikuskapen horiek dagozkien txostenekin eta ziurtagiriekin dokumentatzen dira, talde efiziente eta kualifikatu batek koordinatzen dituelarik zuzenean, eta beti kalitatea bermatzeko barne zein kanpo prozeduren eta arauen arabera eginez. Fase guztiak, erosteko agindua jasotzen denetik proba ez suntsitzaileak egiten diren arte, mekanizazioa, muntaketa, probak, pintura eta enbalatzea barne, denak egiten dira Kalitatea Bermatzeko Eskuliburuetan xedatutako araudiekin bat eginda.
Entregatu aurretik gure balbula guztiak egiaztatzen ditugu gainera, eta proba horiek bezeroa ondoan dagoela egin daitezke gure instalazioetan. AMPOn languneak ditugu ikuskatzaileek eroso lan egin eta erabateko askatasunez mugitu ahal izan daitezen.

Kalitatea

KALITATE PROBAK

Halaber, instalaziorik modernoenak ditugu saiakuntzak egiteko, eta baita barne Kalitatea Kontrolatzeko ekipo oso kualifikatuak ere.
Ondorengo Saiakuntza Ez Suntsitzaileak egiten ditugu, hala nola: X izpiak, likido sarkorrak, ultrasoinuak, partikula magnetikoen saiakuntzak, PMI (Materialen Identifikazio Positiboa), inpaktuko saiakuntzak, ikuskapen bisualak, saiakuntza hidrostatikoak, saiakuntza pneumatikoak, saiakuntza kriogenikoak edo tenperatura baxukoak, isurketa iheskorrak, hutseko saiakuntzak, tenperatura altuko probak, goi presioko probak, etab.

Gure kudeaketaren oinarrian kalitate araurik zorrotzenak daude, eta horiek dira AMPOri bezeroen beharretara ondoen egokituko den produktua garatzea ahalbidetzen diotenak.

Kalitate ziurtagiriak

certificate_1
certificate_2
certificate_3
certificate_4
certificate_5
certificate_6
certificate_7
certificate_8
certificate_9
certificate_10

ENTSEGU EZ-SUNTSITZAILEEN BIDEOA

PROBA KRIOGENIKOAREN BIDEOA

loading