METANOL PLANTA BATERAKO 36” ETA 900 LIBRAKO PRESSURE SEAL KONPORTA BALBULAK HORNITU DITU AMPOK

AMPO POYAM VALVES-ek presio altuetarako 36” eta 900 librako hainbat konporta balbula diseinatu eta ekoiztu ditu, zeintzuk 5500 MTPD-ko ahalmena duen Metanol Unitate batean instalatuko diren.

Presio altuko zerbitzuetarako balbula hauek kritikoak dira oso, euren tamaina, presioa eta materiala medio. AMPO POYAM VALVES “pressure seal” diseinua duten presio altuetarako konporta, globo eta erretentzio balbulen ekoizle nagusienetakoa da gaur egun, eta honez gain, soluzio fidagarri eta seguruak eskaintzeagatik da merkatuan ezaguna.

Presio altuetarako gure balbula guztiak ANSI, API, ASME, ASTME, BS eta MSS deritzen araudien arabera diseinatu, ekoiztu eta probatu ohi izaten dira, balbula hauen itxiera eta operazioa bermatzeko helburuarekin. Hala eta guztiz ere, bezeroren batek eskakizun edota beste espezifikazio batzuk izanez gero, euren beharretara moldatu ohi gara.

50 urte baino gehiagoko nazioarteko esperientzia eta batez ere, presio altuetako zerbitzuetan daukagun esperientzia zabala izan da bezeroak kontratua AMPOri esleitzearen arrazoi nagusia.

loading