OMANGO GATZGABETZE PLANTA BATERAKO 100 BONBA KONPONENTE SALDU DITU AMPO FUNDIZIOAK

AMPO galdategiak, altzairu herdoilgaitzeko eta aleazio altuko galdaketako osagaietan nazioarte mailako firma liderra denak, superduplex materialean galdaturiko100 bonba konponente hornitu berri dizkio BARKA DESALINATION proiektuari, SUEZ eta bere bazkideez osaturiko kontsorzioari, hain zuzen. Hauek izango dira Omango Barka hirian itsasoko uraren gatzgabetze planta finantziatu, eraiki eta operatuko dutenak.

Mundu mailan bonba ekoizle nagusienetako bat dena izan da AMPOren bezero zuzena proiektu honetan eta guztira 100 konponente ezberdin hornitu dizkio galdategiak proiektu honetarako: impeller edo bultzatzaileak, voluta bonbatarako gorputzak, alboetako tapak, etab. Osagai guzti hauek 30 tonako pisua izan dute.

AMPOk esperientzia zabala dauka superduplex materialeko osagaien ekoizpenean eta horretarako NORSOK egiaztagiriarekin kontatzen du bere prozesu guztietan.

Azpimarratzekoa da bestalde, galdategiak 8 tonako kapazitatea duten tratamendu termikorako 3 labe dituela, zeintzuek NORSOK estandarrak betetzen dituzten. Guzti hau izan da, Moldeaketa Zeramikoaren prozesuarekin batera, bezeroa bere bonbetarako osagaiak AMPOn garatzera bultzatu duena. Kontuan izan behar da Moldeaketa Zeramikoa prozesu ezinhobea dela gainazal akabatu bikainak lortzeko, eta hau era berean bonben errendimendu optimoa lortzeko giltzarria delarik.

AMPOk gaur egun lau produkzio lerro ezberdin ditu bezeroei ahalik eta aukera zabalena eta soluziorik hoberenak eskaintzeko. Omango proiektu honetarako bonba osagaiak garatu eta produzitzeko prozesu hauetako hiru erabili ditu: hare bidezko moldeaketa, moldeaketa zeramikoa eta hodi zentrifugatua. Ekoizpen lerro bakoitzak teknologia aurreratuenak dauzka gainera. Moldeaketa Zeramikoan esaterako, automatizazio prozesu esanguratsu bat inplantatu berri dute. Instalakuntza berri hauek geometria konplexuko eta tamaina handiko piezak eskaintzea ahalbideratu diote AMPOri eta era berean, baita lehiakortasuna areagotzea ere.

Bestalde, osagaien kalitatea bermatzeko helburuarekin ondorengo entsegu ez  suntsitzaileak burutu dizkiete bonba osagai hauei: X-izpiak, likido sarkorrak, partikula magenitikoak, ultrasoinu entseguak, dekapatua eta 3 Dimentsioko kontrola.

Omango sultanerriko alderantzizko osmosis bidezko gatzgabetze planta hau 2018ko apirilean hasiko da edateko ura hornitzen eta eguneko 281.000m3-ko ahalmena izango du.

loading