News & Media
BERRIAK
INDONESIAKO BALIKPAPAN BIRFINDEGIRAKO TAMAINA HANDIKO KONPORTA BALBULAK ETA ASENTU METALIKODUN BOLADUN BALBULAK
Indonesiako Borneo uhartean kokatzen den Balikpapan birfindegiaren Master Plan garapen proiekturako tamaina handiko 300 konporta eta boladun balbula baino gehiago hornitu ditu AMPOk. Hedapen proiektu hau bi fasetan ari dira gauzatzen. Lehen fasea instalazioen ekoizpen-ahalmena 260.000 b/d-tik 360.000 b/d-ra areagotzean oinarritu da eta bigarren faseak aldiz Ekialdi Hurbileko petrolio gordina kudeatzeko birfindegiaren malgutasuna areagotzea izango du helburu.
Pertamina, birfindegiaren jabe den Indonesiako petrolio eta gas naturalaren estatu mailako korporazioa, ari da zabalkuntza lan hauek burutzen, SK Engineering & Construction, Hyundai Engineering, PT Rekayasa eta PT PP enpresekin elkarlanean. AMPO POYAM VALVES-ek 60” eta 1500 lbs bitarteko teknologia maila altuko konporta balbulak eta asentu metalikodun 14” eta 600 lbs bitarteko boladun balbulak diseinatu eta ekoiztu ditu proiektu honen garapenerako. Balbula hauek guztiak jarraian aipatzen diren birfindegiko unitate eta sistema ezberdinetan instalatuko dira: South Acid & RFCC Gas Flare System, Plant Feed & Product Tankage, Interconnecting Pipe Racks, Steam & Power Generation System, Sea Water Intake, Desalination & Demineralization System, Propylene Recovery Unit, Common Facilities NLP-1, RFCC NHT Unit, Alkylation Unit, etc. AMPOk bezeroen beharrei erantzuteko neurrira diseinatutako soluzioak garatzen ditu eta proiektu hau ez da salbuespena izan. Besteak beste, bertikalki instalatzeko diseinatuak izan baitira konporta balbula ugari.
Zerbitzu zorrotz eta presio altuko balbulen diseinu eta fabrikazioan 55 urte baino gehiagoko esperientzia izanik, AMPOk Pertaminarekin elkarlanean jarraitzea espero du bere birfindegien Master Planaren garapen eta exekuzioan.