News & Media
BERRIAK
FAST TRACK ZERBITZUA: MATERIAL BEREZI ETA PRESIO ALTURAKO BALBULAK ENTREGATU DIZKIOGU CEPSARI 16-18 ASTETAN
AMPO SERVICE-ek balio teknologiko altuko 15 balbula hornitu ditu Andaluziako La Rabida Energy Park-erako, non CEPSA bioerregai aurreratuak (2G) ekoizten hasi den sukaldeetan erabilitako oliotik abiatuta. Erregai fosiletatik sufrea kentzeko diseinatu zen planta hau birmoldatu egin du bezeroak eta bertan diesel jasangarria (hidrobiodiesela) ekoizteko ahalmena izango dute hemendik aurrera, landare-olio, landare-hondakin edo gizakiak kontsumitzeko ez diren animalia-jatorriko gantzetatik abiatuta. Energia eredu jasangarriago bat eraikitzen jarraitzeko mugarri garrantzitsua izan da honako hau eta baita ekonomia zirkularra sustatzeko ere. Denbora errekor batean garatu da proiektu hau gainera, CEPSAk kudeaturiko prozesu berritzaile bati esker. Erregai jasangarri hauek %90 inguru murrizten dituzte isurketak beren bizi-ziklo osoan zehar (erregai konbentzionalekin alderatuta).
Pressure seal diseinuko 15 konporta balbula entregatu ziren guztira, Inconel 625 eta WC6 material berezitan eta 16-18 asteetako entrega epe laburrarekin, CEPSAk aurreikusita zuen planta geldialdi baterako. AMPO POYAM VALVES-ek balio teknologiko altuko balbula berezi hauek hain entrega epe laburrarekin produzitu ahal izan ditu, gure fundizioa balbuletako fabrikazio prozesuarekin erabat alineatuta dagoelako eta era berean gertuko hornitzaile sare sendoa daukagulako.
AMPO POYAM VALVES Cepsaren hornitzaile homologatua da eta gure malgutasuna, esperientzia, kalitate maila eta erantzuteko ahalmena klabeak izan dira bezeroak gugan konfiantza jartzeko. AMPO erabat bat dator gainera CEPSAk bere energia parkeak eraldatzeko estrategiarekin, molekula berdeen (bioerregaiak eta hidrogeno berdea) ekoizpenaren bidez deskarbonizazioa sustatzeko.
Fast track zerbitzuez gain, AMPO SERVICE-ek honako zerbitzu hauek ere eskaintzen dizkie mundu osoko bere bezeroei: MRO zerbitzuak, ingeniaritza soluzio pertsonalizatuak, formakuntza, ordezko piezak, FES zerbitzuak, mantenimendu prebentibo eta prediktiboa, eta baita konponketa eta mantentze lanetarako zentroak ere.