News & Media
KASU AZTERKETAK
SASA Ekoizpen Gunea – PTA (Adana, Turkia)
ERRONKA:
SASA POLYESTERek, poliesterrezko zuntza, harizpi-haria, poliesterrean oinarritutako polimeroak, polimero bereziak eta tartekoak ekoizten munduko liderretako batek, Técnicas Reunidas enpresari esleitu zion, 2020an, azido tereftaliko purifikatua (PTA) ekoizteko planta petrokimiko berriaren proiektua gauzatzea Adanan, Turkian. Instalazioak 1,5 milioi tonako edukiera izango du urtean.
PTAren ekoizpen-gunea eraiki bitartean, bezeroak material berezien eta balio teknologiko handiko 7.100 balbula inguru diseinatu, fabrikatu eta hornitzeko enkargua egin zuen.
SOLUZIOA:
Proiektu honetarako, AMPO POYAM VALVESek arrakastaz ekoitzi eta hornitu zituen altzairu herdoilgaitzezko, duplexezko, super duplexezko eta titaniozko 7.100 boladun, konporta, globo eta erretentzio balbula, 32” eta 1.500 libra artekoak. Aipagarria da proiektu honetarako 420 titanio-balbula inguru garatu direla, 14” eta 600 libra artekoak.
AMPOk esperientzia handia du PTArekin, etilenoarekin, propilenoarekin, butadienoarekin, bentzenoarekin, toluenoarekin, xilenoarekin, metanolarekin, ongarriekin, hornidurekin eta sistema osagarriekin, helioarekin, airea bereizteko instalazioekin eta abarrekin lotutako proiektuetan. Proiektu horietarako balio teknologiko handiko fluidoak maneiatzeko soluzioak eskaintzen ditu aplikazio zorrotzenentzat eta material berezienentzat.