News & Media
BERRIAK
Energy Intelligence Center eta Euskadiko Parke Teknologikoen Abanto Campus berriaren egoitza hartzen dituen eraikinaren entrega ekitaldian parte hartu dugu gaur goizean, Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiako Foru Aldundiaren eskutik. Energy Intelligence Center Euskadiko energia-sektoreko enpresen nazioarteko lehiakortasuna eta lidergoa sustatu eta trantsitzio energetikoa gauzatzeko beharrezkoak diren garapen berrietara zuzendutako ekosistema teknologiko-industriala garatzeko helburuarekin diseinatutako ekimena da, garapen teknologian eta ezagutzaren sorkuntzan oinarrituta. Petronor, Tubacex, Tubos Reunidos eta Vicinay-rekin batera fundatzaile garen ekimena delarik honako hau.
Ildo honetatik, I+G+b proiektuak garatzeko aukera izango du bertan AMPOk, horretarako punta-puntako azpiegiturak, ekipamenduak, laborategi espezializatuak eta makineriaz eta teknologiaz hornitutako tailerrak izango ditugularik. Azpimarratzekoa da bertan hidrogenoari lotutako proiektuak garatuko direla, esate baterako.