News & Media
BERRIAK
SAUDI ARABIAN KOKATURIKO BERRI PROIEKTURAKO 56” ETA 900 LBS-KO KONPORTA BALBULAK INKONEL ESTALDUREKIN
AMPO POYAM VALVES balio erantsi altuko balbulak hornitzen ari da Aramco bezeroaren Berri izeneko proiektu baterako. Arabiar Golkoan kokatuta dagoen Abu Alin gasa eta petrolioa bereizteko instalakuntzetan prozesatzeko unitate berriak atxikitzen ari da bertan bezeroa. Aramco da gune honen jabe eta erabiltzaile, eta proiektu hau garatzeko ingeniaritza kontratua Saipem/Snamprogetti Saudi Arabia Ltd ingeniaritzari esleitu zion.
AMPOk balio erantsi altuko balbulak garatu ditu proiektu honetarako, horien artean konporta eta erretentzioko hainbat balbula. Azpimarratzekoak dira gainera Inconel 625 materialean soldadura-estaldura daramaten 56” eta 48” eta 900 lb-ko konporta balbulak. Soldadura estalduren operazioak Idiazabalgo gure mekanizazio instalakuntzetan burutu ziren oso-osorik, horretarako robotak eta goi-mailako automatizazio zelulak erabiliz. 56”-ko konporta balbularen estaldura prozesuak etenik gabeko 12 asteko produkzioa behar izan zuen gutxi gorabehera, eta korrosioaren eta higaduraren aurkako, kokearen aurkako, metal hautsarekiko,….. erresistentzia bermatu du balbularen zigilatze eta kontaktu eremu guztietan.
Bezeroen eskakizunen ezagutza sakona eta Aramco nahiz Saipem-ekin dugun esperientzia zabala klabeak izan dira kontratu garrantzitsu honen esleipena lortzerako orduan. AMPO mundu mailako liderra da balio erantsi altuko balbula soluzioetan eta beti eskaintzen ditu neurrira garatutako balbulak eta aplikazio bakoitzerako egokienak diren materialak.
Kontuan izan behar da halaber, gaur egun AMPOk milaka balbula handi dituela instalatuta mundu osoko zerbitzurik zorrotzenetan. Besteak beste, petrolio eta gasaren ekoizpen sektorean, LNG, planta kimiko eta petrokimikoetan, findegietan, itsas plataformetan, hoditerietan, etab.