News & Media
BERRIAK
EMISIORIK GABEKO DILATING DISK BALBULAREN EKOIZPENA, DISTRIBUZIOA ETA ZERBITZUA BARNEBILTZEN DITUEN LIZENTZIA ESKLUSIBO HITZARMENA SINATU DU AMPOK, CLARKE VALVE ENPRESAREKIN
Mundu mailan balbulen diseinu eta fabrikazioan liderra den AMPO POYAM VALVES-ek eta Dilating Disk balbularen garatzaile eta jabe den CLARKE VALVE enpresak, mundu osorako lizentzia hitzarmen bat sinatu berri dute. Dilating Disk control balbula hauek metano industrialaren emisio fugitiboak murriztu ditzakete.
ClarkeValve-AMPO lizentzia honek Dilating Disk balbula honen ekoizpena, distribuzioa eta zerbitzua barnebiltzen ditu. Balbularen erabilera Europako (PED/CE) eta Kanadako (CRN) merkatuetarako bermatuta dago eta baita ISO-15848 emisio fugitiboen kasuan “A” puntuazio batekin, SIL 3 segurtasun mailarako eta NACE aplikazio korrosiboetarako.
Balbula berritzaile hau globo-kontrol balbulen plug-and-play alternatiba bat da eta emaitza sendoak erakutsi ditu azken urte hauetan. Tartean Saudi Aramco Energy Ventures, Chevron Technology Ventures eta Climate Investment inbertsoreekin lankidetzan jardun delarik. Balbula hau iada homologatuta dago eta bost kontinenteetako aplikazio ezberdinetan erabilia izaten ari da, emisio, errendimendu eta kalitate maila gorenarekin.
Clarke Valve-eko CEOa den Kyle Daniels-ek azpimarratu du energia sektorean eta beste sektore batzuetan emisioak murrizteko, mantenu planifikatutako kostuak gutxitzeko eta errendimendua areagotzeko soluzioak bilatzen ari direla enpresa gehientsuenak eta Dilating Disk balbulak iada erakutsi duela nola lagundu dezakeen alor hauetan. AMPO POYAM VALVES teknologia hau zabaltzeko kide egokia dela azaldu du gainera. AMPOko zuzendari orokor den Ibon Imazek aldiz, akordio honek enpresaren hazkuntza plana babesteko balioko duela esan du. Dilating Disk balbula honen bidez, gama zabaldu eta kontroleko balbulen merkatuan sartuko baita AMPO. Honez gain, trantsizio energetikoaren alorrean ere aurrerapausoak ematen jarraituko du, Clarke Valve bidelagun izanik.
Climate Investment-en arabera “Asoziazio honek merkatuko bi lider elkartuko ditu, emisio alorrean eragin positibo bat izango duena”.