News & Media
BERRIAK
INDIAN BURDIN SLURRY-A GARRAIATZEN DUEN LLOYDS METALS AND ENERGY-REN HODITERIARAKO ZERBITZU ZORROTZERAKO METALEZKO ASENTUDUN BOLADUN BALBULAK
AMPO POYAM VALVES 18” eta 1500 lbs arteko metalezko asentudun 65 boladun balbula diseinatzen eta ekoizten ari da egun 85km-ko luzera duen burdina garraiatzeko hoditeria baterako. Hodi honek Surjagarh meategitik Indiako Maharashtrako Gadchiroli barrutiko Konsari altzairutegira garraiatuko du burdin mineral kontzentratua. Proiektuaren garapenak Surjagarh ponpaketa-estaziorako bonba eta tankeak, hoditeria eta slurry balbulak nahiz Konsari terminalerako pulpa tankeak barnebiltzen ditu. Proiektua Lloyds Metals and Energy Limited (LMEL) ari da exekutatzen, Indiako burdin-meatzaritzan, burdin-ekoizpenean eta energia sorkuntza alorrean operadore liderra dena.
AMPO POYAM VALVES-ek arreta handiz diseinatu eta fabrikatzen ari da itxitura metalikoko boladun balbula hauek guztiak, aplikazio benetan zorrotz batean zero isuri bermatuko dutenak. Kontuan izan behar da burdin minerala lantzen duten proiektuak oso zorrotzak direla errendimendu mailan. Balbula batzuk hidraulikoki funtzionatuko dute gainera.
Mundu mailan nahiz Indian zerbitzu zorrotzerako balbulen diseinu eta hornikuntzan dugun ezagutza eta esperientzia sakonak, eta gure ibilbide luzeak bultzatu du LMEL proiektu honen esleipena AMPOri luzatzera. Mundu mailako lider baita Idiazabalgo kooperatiba zerbitzu zorrotzenetarako balio teknologiko altuko balbulak diseinatu eta ekoizten. Aplikazio zehatz bakoitzerako balbula diseinu eta material aukeraketa egokienak eskaintzen ditu beti.
Azpimarratzekoa da, halaber, AMPOk gaur egun balio teknologiko altuko milaka eta milaka balbula dituela mundu osoan zehar zerbitzu zorrotzenetarako instalatuta, hainbat aplikaziotarako, hala nola: meatzariza, energia ekoizpena, LNG, petrokimika eta kimika, findegiak, upstream aplikazioak, hoditeriak, etab.