News & Media
BERRIAK
AMPO POYAM VALVES-EK BALIO TEKNOLOGIKO ALTUKO BALBULAK HORNITUKO DITU INDIAKO NUMALIGARH REFINERY LIMITED (NRL) -EN KOKIZAZIO UNITATEA MODERNIZATZEKO
AMPOk findegi-sektorean duen lidergoa sendotzen jarraitzen du, balio teknologiko altuko balbulak hornituz Numaligarh Refinery Limited (NRL) findegiaren koke-danborren egitura-paketerako (CDSP). Findegia Golaghat eskualdean dago, Assam-en (India). Proiektu hau NRL-ren zabalkunde-plan orokorraren barruan kokatzen da, findegiaren gaitasuna 3,0 MMTPA-tik 9,0 MMTPA-ra handitzea helburu duena. NRL Indiako energia-industriako eragile nagusienetako bat da, Oil India Ltd.-ren filiala, eta Indiako gobernuko petrolio eta gas naturalaren Ministerioaren jabetzakoa da.
AMPO POYAM VALVES-ek hainbat switch balbula, motor bidez eragindako ar- isolamendu-balbulak, ring-type balbulak eta zerbitzu zorrotzetarako boladun balbulak diseinatu eta fabrikatuko ditu proiektu honetarako. Balbula horiek 12” #900 lbs eta 24” #300 lbs bitartekoak izango dira, eta HAL Offshore Limited ingeniaritza-enpresak gauzatuko du proiektua. CDSP paketearen EPC kontratua HAL Offshore Limited-ek eskuratu du, eta Engineers India Ltd.-ek (EIL) gainbegiratuko ditu ingeniaritza eta proiektuaren kudeaketa alorrak.
Zerbitzu zorrotzenetarako bereziki diseinatutako balbula hauek funtsezko eginkizuna izango dute koquizazio unitatea modernizatzeko, unitatearen gaitasuna 0,306 MMTPA-tik 0,560 MMTPA-ra handitzeko helburuarekin. Hornidura proiektuaren barruan integratutako kontrol-panelekin entregatu behar diren switch balbulak ere badaude. Balbula horiek errendimendu eta integrazio-proba zorrotzak pasatuko dituzte entregatuak izan aurretik.
Balbulen hornikuntza 2025eko erdialderako amaitzea aurreikusten da, eta AMPO SERVICE-ek instalazio eta martxan jartzeko prozesuetan parte hartuko du.
NRL/HAL-ek AMPOren aldeko apustua egin izanaren arrazoia kooperatibak birfindegi alorrean duen 40 urtetik gorako esperientzian oinarritzen da batipat. Izan ere, AMPOren switch eta ar balbula ugari arrakastaz ari baitira mundu osoko birfindegi nagusietan lanean.
Birfindegi-teknologian duen esperientzia zabala baliatuz, AMPO-k zerbitzu zorrotzetarako soluzioen diseinu eta garapenean duen lidergo globala sendotzen jarraitzen du horrela, Indiako eta mundu osoko proiektu estrategikoei ekarpena eginez.