News & Media
BERRIAK
SAUDI ARABIAKO ZULUF PLATAFORMA MODERNIZATZEKO BOLADUN ETA GLOBO BALBULAK HORNITUKO DITU AMPOK
Saudi Arabian kokaturik dagoen Zuluf Tie-In (ZTP) 5 izeneko plataforma modernizatzen lagunduko du AMPOk, offshore sektorerako balio teknologiko altuko hainbat boladun- eta globo balbula diseinatuz, fabrikatuz eta hornituz. Espezifikazio zorrotzenak betetzeko diseinatutako balbula hauek, 16” eta 1500 lbs artekoak izango dira eta Inconel 625 soldadura bidezko estaldurak izango dituzte. Hauek iraunkortasun eta fidagarritasun bikainak bermatuko dituzte muturreko baldintzetan. Soldadura bidezko estaldura-operazio guztiak gure Idiazabalgo instalazioetan burutuko dira, gure teknologia propioak erabiliz, hala nola soldadura-robotak eta zelula automatizatuak. Estaldura horiek balbulen itxiera- eta kontaktu-eremuetan ezaugarri hauek bermatuko dituzte: korrosioarekiko erresistentzia, higadurarekiko erresistentzia, kokea saihestea, metal dusting-erako erresistentzia, eta beste hainbat abantaila.
Exigentzia maila handiko proiektu honetan, Lamprell ingeniaritzak eta Aramco erabiltzaile finalak AMPOrengan jarri dute konfiantza balbula horiek diseinatu eta fabrikatzeko. Balbula horiek funtsezko eginkizuna izango dute Zuluf plataformako kolektoreetan prozesu-fluidoak bideratzeko eta kontrolatzeko. Balbulak planta geldialdi batean instalatuko dira; prozesu honetan, materialak garaiz hornitzea eta prest egotea funtsezkoa izango da, eta AMPO erronka horri aurre egiteko prest dago. Zuluf Tie-In (ZTP) 5 plataformaren modernizazio eta instalazio proiektuak hurrengo hauek hartzen ditu barne: hiru produkzio-estalki modulu (PDM) hobetzea, slipover motako PDM bat instalatzea, PDM berri bat eraikitzea eta ZTP 5 plataforma eguneratzea.
AMPO, Offshore aplikazioetarako partner fidagarria
Hamarkadetako esperientziarekin, AMPO POYAM VALVES erreferente bihurtu da upstream industrian, petrolio eta gas sektoreetako offshore soluzio pertsonalizatu eta fidagarriak eskainiz. Gure ingeniaritza-gaitasun aurreratuak, prozesu eta materialetan dugun esperientziak, eta fabrikazio-prozesu berritzaileek balio erantsi handiko eta ingurune operatibo zorrotzenetara egokitutako soluzioak eskaintzeko aukera ematen digute. Zuluf proiektuaren eskakizun zehatzak asetzeko adibidez, gure esperientzia giltzarri izan zen.
AMPOn Zuluf bezalako proiektuak babesteko konpromisoa dugu, efizientzia eta fidagarritasuna bultzatzen dituzten balio teknologiko handiko soluzio berritzaileen bidez.