Soluzioak
ISS BY AMPO POYAM VALVES
Balbulak baino gehiago eskaintzen ditugu.
Bezeroentzat neurrira garatutako SOLUZIO ADIMENDUNAK ETA INTEGRATUAK eskaintzen ditugu, sektore hauetako aplikazio zorrotzenei erantzuteko: energiarena, kimika eta petrokimikarena eta meatzaritzarena, besteak bete. Horietan guztietan, fidagarritasuna eta segurtasuna dira gure eta bezeroen kezka nagusiak. Gure teknologiak, ezagutzak, esperientziak eta integrazio-gaitasunak sistema oso, pertsonalizatu eta integratuak diseinatzea eta sortzea ahalbidetzen digute, bai soluzio autonomoak bai modularrak.
Bereziki, honetarako eskaintzen ditugu neurrira egindako konponbide adimendunak:
Gure ISS gaitasunak
GURE INSTALAZIOTAN DENETIK DISEINATZEKO ETA INSTALATZEKO GAITASUNA
dugu, BALBULEN JARDUKETAREN (AKTUAZIOAREN) KONTROL-SISTEMA sinpleetatik hasi eta BALBULEN JARDUKETA-SOLUZIO ADIMENDUN INTEGRATUETARAINO.
DISEINU MEKANIKOKO INGENIARITZA
Unibertsitateko doktore-maila duten materialen diseinu-ingeniaritzako AMPOko adituek etengabe balbulen diseinuak hobetzen eta sortzen dituzte. Balbulak baitira ISS soluzio adimendunen nukleoa.
SEGURTASUN-EKINTZEN INGENIARITZA
Enpresako segurtasun-ekintzen ingeniariak (SEI) eta tituludun segurtasun-ekintzako ingeniariek segurtasun-ekintzak aztertu eta ingeniaritza-lanak egiten dituzte; tresnatutako segurtasun-sistema (Safety Instrumented Systems) seguru eta fidagarriak.
ESPERIENTZIA ZABALA
Ingeniaritza-soluzio berriak eta neurrira egindako soluzio adimendun integratuak diseinatzen eta sortzen ESPERIENTZIA industrial zabala. DISEINU- ETA FABRIKAZIO-PROZESUAREN KONTROL OSOArekin, 1964a geroztik dugun GALDATEGI PROPIOA eta mundu-mailako hornikuntza-katearen sarea barne.
LANKIDETZA MUNDU-MAILAN OSPEA DUTEN UNIBERTSITATEEKIN, IKERKETA ETA GARAPEN ZENTROEKIN
eta INGENIARITZA-ZERBITZU BERRITZAILEENEKIN: fluidoen mekanikaren kalkuluak, diseinu mekanikoa, soldatze-prozesuak, plastikoak, estaldurak, etab.
LANKIDETZA AMAIERAKO ERABILTZAILEEKIN ETA OPERADOREEKIN
BALBULAK eragingailuak eta kontrol-sistemak era pertsonalizatuan MODERNIZATZEKO, BERRITZEKO, KONPONTZEKO ETA ORDEZKATZEKO. Era horretan, funtzionamendu-betekizunak aldatzen direnean amaierako elementuak eraginkorra izaten jarraitzen duela eta xedea betetzen duela bermatzen da.
LANTEGIKO ONARPEN-PROBA INTEGRATUA
sistema integratuak prestatzeko, barneko probetarako eta IFATerako gunea. Horrez gain, proba ez-suntsitzaileak (X-izpiak, likido sarkorrak, partikula magnetikoak, materialen identifikazio ultrasoniko positiboa) egiteko instalazioak daude; 72″-rainoko (1830 mm) balbulen presio hidrostatikoaren probak egiteko instalazioak; saiakuntza kriogenikoetarako, presio handiko saiakuntzetarako, tenperatura handiko saiakuntzetarako, PR2 saiakuntzetarako, igorpen iheskorren probetarako bankuak; eta pintura- eta enbalaje-instalazioak.