Soluzioak
AMPO SERVICE

MRO zerbitzuak

AMPO POYAM VALVESek MRO zerbitzuak eskaintzen ditu, operadoreen mantentze lan, konponketa eta zerbitzu operatiboei erantzuna emango dieten teknologia maila altuko balbula gama zabala fabrikatuz. AMPO POYAM VALVESek Espainian, Indian, Saudi Arabian eta Kazakhstanen ditu fabrikak eta baita integratutako galdategi propioa ere. Horri esker ekipamendu-teknologia aurreratua du epe laburragoetan balbulak fabrikatzeko.

Plug and play balbulak

AMPO SERVICEk “plug and play” printzipioaren bidez instalaturiko edozein balbula ordezka dezake, balbularen bi aurpegien arteko neurrietara egokitutako soluzioak garatuz eta bezeroei % 100ean bateragarriak diren balbulak hornituz.

Bilatu balbula bat

Balbulentzako MRO fast track zerbitzu azkarra

AMPO SERVICEk MRO zerbitzu azkarrak eskaintzen dizkie mundu osoko industria-operadoreei (mantentze-lanak, konponketa eta piezen ordezkapena) operazio-sistemei mantentze-lanetan eta bestelakoetan laguntzeko.

AMPO POYAM VALVES balbula gama zabala ekoizteko gai da 12 astetan. Izan ere, gure galdategia zeharo koordinatuta dago ditugun fabrikazio-prozesuekin eta AMPOrengandik gertu hornitzaileen sare sendoa dugu.