News & Media
BERRIAK
Turkiako BOTAS LNG Terminalean ehunka AMPO balbula daude egun instalatuta 1999.urtetik. Aurreikusitako planta geldialdi baten ondorioz, bezeroak balbula bat berehala ordezkatzeko eskatu zion AMPOri eta berau hiru egunetan entregatu zuen kooperatibak. Hain zuzen ere, 12” eta 1500 lbs-ko Top Entry boladun balbula kriogeniko bat, zein bezeroaren eskakizunen arabera erabat pertsonalizatu zen.
Gauzak honela, BOTAS LNG eta Renaissance Heavy Industries EPC bezeroek beste behin ere AMPO POYAM VALVES-engan jarri zuten konfidantza proiektu honetan.
“Fast track replacement services” deritzen zerbitzuak eskaintzeaz gain, hau da ordezko pieza eta balbulak berehala entregatzeko zerbitzuaz gain, AMPO SERVICE negozio lerroak esperientzia zabala dauka plantetan lan egiten duten teknikoekin elkarlanean, ordezko pieza edota balbulen disponibilitate minimoa definitzerako orduan. Honela ustekabeko edozein gertaera soluzionatzea ahalbideratzen da, plantako produkzioan gutxieneko eraginak egon daitezen.
Bestalde, AMPO SERVICE-ek esperientzia zabala ere badauka bezeroen ordezko piezen beharrak definitzerako orduan, ondorengo kriterioak kontuan izanik: balbulen familiak, diseinu motak, aktuazioa, elementu bakoitzeko kantitateak, etab.
Honen ondorioz, AMPO SERVICE-ek, gertaera ezberdinen aurrean balbula bakoitzaren beharrei erantzuteko soluzio integralak eskaintzen ditu. Ondorengo soluzioak, besteak beste:
- Balbula ikuskatzeko kit-a
- Kanpoko ihesen kit-a
- Barneko pasabidea konpontzeko kit-a
- Funtzionaltasuna konpontzeko kit-a
- Balbulen ordezkatzea
AMPO POYAM VALVES-ek 1964az geroztik merkatuko balbula fidagarri eta seguruenak eskaintzen ditu, gure esperientzia, ezagutza, erreferentziak eta ekoizpen prozesu integrala medio. AMPO POYAM VALVES-ek teknologia maila altuko balbulak diseinatu eta ekoizten ditu, bezeroei errendimendu optimoa eta mantenimendu kostu minimoak eskainiz.