News & Media
BERRIAK
Duela 8 hilabete aurkeztu zen GOIERRI VALLEY ekimenak Batzar Orokorra ospatu du gaur goizean AMPO kooperatibaren egoitza nagusian. Batzar honetan 2018ko Kudeaketa Plana onartu dute GOIERRI VALLEY osatzen duten enpresa eta elkarte ezberdinetako ordezkariek.
Batzar orokorrari Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako Sailburua den Arantza Tapiak eman dio irekiera, erabat babestu duelarik elkartearen ekimena. Besteak beste balioan jarri du enpresa traktora eta ETE-en arteko elkarlana, azken hauek dimentsioa areagotu eta nazioarteko proiektuak gauzatzeko aukera izan dezaten. Beste alde batetik, enpresen nazioartekotzerako Eusko Jaurlaritzak dituen herraminta ezberdinez baliatzera animatu ditu GOIERRI VALLEY-eko ordezkariak.
GOIERRI VALLEY elkartea bailarako 33 enpresen artean sortu zen 2017ko ekainean, Goierri eskualdeko eraldaketa industrialaren motore izateko helburuarekin. Momentu hauetan iada 54 enpresek osatzen dute elkartea; enpresa traktora eta ETEak barne. Gauzak honela, industria eta ekipamenduen azpisektore desberdinak batzen dituen aliantza bat izanik, 6154 langile barnebiltzen ditu egun bailaran. Lankidetza konpromiso eta ardatz duen elkarte bat da, Goierriko industria eraldaketa lideratzen duelarik, enpresa bazkideen arteko lankidetza aktiboa sustatuz eta ezagutza eta berrikuntza elkarbanatuz, eskualdeko industriaren lehiakortasuna eta etorkizuneko jasangarritasuna bermatzeko helburuarekin.
GOIERRI VALLEY ZENBAKITAN:
Mundu mailan bakarra den aliantza industrial hau 54 enpresek osatzen dute, guztira 2.903 milioi eurotan baloratutako salmentekin, eta nazioartean 39 planta produktibo dituelarik, maila nazionalean dituenez gain.
ELKARTEAREN ERRONKAK:
Elkarteak bere lehen urtean martxan jarritako ekintzek, ondorengo erronka hauei erantzuten diete:
- Interkooperazio sarea, traktora eta ETEak.
- Lankidetza Sarea, traktoreen artean.
- ETEen indartzea.
- Ikusgarritasuna eta notorietatea.
- Balio erantsiko zerbitzuen eskaintza.
2018KO KUDEAKETA PLANA:
Datorren ekitaldiari dagokion aurrekontuak era azpimarragarrian gaindituko du 2017an exekutatutako aurrekontua (200.000€). 2018rako 347.000€ko aurrekontu bat aurreikusi delarik.
Garatzea aurreikusi diren ekintzen artean, honakoak dira azpimarragarrienak:
- Win&Win:
- Enpresa traktoreen begirada estrategikoen inguruko aurkezpenak.
- Etorkizunerako ETE prestatuak
- Win&win sinergiak
- Nazioartekotzea:
- Lan taldearen sorrera
- Hannover Messe nazioarteko azokan parte hartzea
- Alderantzizko misioak
- Misio komertzialak: Mexiko, Txile…
- Adimen Lehiakorra:
- Lan talde baten sorrera
- Zaintza burutzeko arloen definizioa
- SMART MOBILITY jardunaldiaren antolaketa
- Balio erantsiko zerbitzuak:
- Laguntzen kudeaketa
- Formakuntza
- Gune Industrialen Kudeaketa
- Finantza Erakundeekin hitzarmenak
- Elkartearen posizionamentua:
- Komunikazio plana
- Elkartearen katalogo orokorra
- Katalogo teknikoak
- Erakundeekin hitzarmenak