News & Media
BERRIAK
CTCI BEZEROAK TAIWANEN ANTOLATURIKO HORNITZAILEEN EGUNEAN PARTE HARTU DU AMPOK
CTCI bezeroaren Taiwaneko egoitza nagusian ospatu zen Hornitzaileen egunean parte hartu zuen martxoan AMPO kooperatibak.
Foro honen helburu nagusia CTCI-ren erosketa estrategia euren munduko hornitzaile nagusienekin konpartitzea zen.
Hidrokarburoen prozesamendu industrian ingeniaritza liderra da egun CTCI bezeroa Taiwanen eta AMPO POYAM VALVES-ek 15 urte baino gehiago daramatza bezero honekin elkarlanean. Bezeroen beharrak ulertu eta eurei erantzuna emateko gure ahalmena, eta bestalde, hainbat proiektutan lortu ditugun emaitza positiboak izan dira bezeroak AMPOrengan konfidantza izaten jarraitzeko giltzarriak.
Aipatzekoa da gainera AMPO POYAM VALVES-ek DAHEJ LNG proiektuaren hirugarren fasean burutu duen lana, non 2017 eta 2018 urteen bitartean 1000 boladun, globo, konporta eta erretentzioko balbula kriogeniko baino gehiago hornitu dizkion bezeroari. DAHEJ LNG proiektua Indiako Gujarat estatuan dago kokaturik eta proiektuaren hirugarren fase honekin, plantako produkzio ahalmena 10 mmtpa-tik 15 mmtpa-ra areagotzea aurreikusten dute. Bestalde aipatzekoa da baita ere AMPOk 2005 eta 2014 urteen bitartean 2400 balbula kriogeniko baino gehiago hornitu zituela proiektuaren hasierako faseetarako.
AMPO POYAM VALVES-ek balio teknologiko altuko balbulak diseinatu eta hornitzen jarraitzeko konpromisoa du CTCI-rekin, euren kalitate eta entrega beharrak asetuz, beti ere.