News & Media
BERRIAK
CORPUS CHRISTI LNG PROIEKTUAREN ZABALKUNDERAKO TEKNOLOGIA MAILA ALTUKO BALBULAK HORNITZEN ARI DA AMPO
AMPOren hamarmilaka balbula baino gehiago daude Estatu Batuetako likuefakzio planta garrantzitsuenetan instalatuta gaur egun eta Corpus Christi ez da salbuespena. Beste behin ere, AMPO POYAM VALVES-engan jarri dute konfidantza Cheniere eta Bechtel bezeroek, Corpus Christi LNG plantaren hirugarren tren berri batean instalatuko diren 1750 balbula baino gehiago diseinatu eta produzitzeko. Bezeroek tren berri bat eraikitzeaz gain (aurretik bi gehiago dituzte eraikita), tanke berri bat eta bigarren atrakaleku bat eraikiko dituzte, proiektuaren zabalkunde hau medio. Hirugarren tren honekin likuefakzio terminalak bere LNG ekoizpen gaitasun nominala 13.5 mpta-raino areagotzea aurreikusten dute.
Hirugarren tren hau 2020.urtean martxan jartzea aurreikusten dute eta bertarako ondorengo balbulak ari da hornitzen egun AMPO, horietako batzuk iada entregatu ere egin dituelarik: eskuzko boladun balbula kriogenikoak, globo eta erretentzioko balbula kriogenikoak, aktuaturiko boladun balbula kriogeniko eta ez-kriogenikoak eta metal-metal balbulak. Produktu hauek 42” bitartekoak izango dira eta 150 eta 900 libra bitarteko presioa jasan behar izango dute. Aipatzekoa da top entry diseinuko tamaina handiko boladun balbula kriogenikoek duten isolamendu ahalmen bikaina eta baita lineako presio galera murrizteko duten ahalmena, azken honek tamainu txikiagoko ekipoak erabiltzea ahalbideratzen duelarik.
2012.urtetik teknologia maila altuko 4000 balbula baino gehiago hornitu ditu AMPO POYAM VALVES-ek Chenieren Corpus Christi LNG proiektuaren lehen bi trenetarako, eta beste hainbat balbula ere Sabine Pass LNG likuefazio proiektuaren lehen bost trenetarako, zeintzuen bezeroak Cheniere eta Bechtel izan ziren ere. Horietako balbula batzuk 36” eta 42”-ko HIPPS balbulak izan ziren, zeintzuek 2 segundu baino gutxiagotan itxitura perfektu bat burutzen zuten. Eskari honen kasuan, boladun balbula kriogenikoak, ez kriogenikoak eta metal-metal balbulak hornitu zituen AMPOk.
Aipatzekoa da gainera proiektu zabalkunde honen kasuan ere salmenta osteko zerbitzuak eskainiko dituela kooperatibak, AMPO SERVICE-eko teknikoen eskutik, hirugarren trenaren eraikitze eta martxan jartzean lagunduz. AMPOn euren bezeroen ingeniaritza saileko pertsonekin elkarlanean lan egiten dute beti, proiektuen martxan jartze eta mantenimendu arrakastatsu bat bermatzeko helburuarekin.
Gure balbulen errendimendu maila altua eta zerbitzu bikaina izan dira gure bezeroek proiektu zabalkunde honen kontratua AMPOri esleitzeko arrazoi nagusiak.