News & Media
BERRIAK
Talentua berreskuratzeko helburuarekin, datorren urriaren 6an, larunbata, Londresen ospatuko den BBTC (Be Basque Talent Conference) jardunaldian parte hartuko du AMPOk, Euskal Herriko beste hainbat enpresa eta erakunderekin batera. Ekitaldi hau Etc. Venues St. Paul’s-en ospatuko da.
Egitasmo hau Euskal instituzio ezberdinek sustaturikoa da eta honen xedea lurraldeko giza kapitala bultzatu eta laguntzea da, talentua enpresekin elkarlotuz.
Ekitaldi honetan nazioartean esperientzia duten profesionalen (nagusiki euskaldunak) gaitasun tekniko zein bestelakoak ezagutzeko aukera izango du AMPOk, eurekin gaur egungo eta etorkizuneko zuzeneko informazioa elkartrukatuz eta bertan ibilbide profesionala garatzeko AMPOk eskaintzen dituen aukeren berri ere emanez.
Konferentzia honetan Erresuma Batuan nazioarteko karrera profesionala egiten ari diren goi mailako profesional kualifikatu ugarirekin bilduko gara, honenbestez.
AMPOren helburuetako bat lurraldeko giza kapitala bultzatu eta laguntzea da, pertsona kualifikatuak eta talentua berreskuratu eta lurraldean atxikiz.