News & Media
BERRIAK
FUNCIONA 4 izena duen proiektuko kide aktibo izan da AMPO azken hiru urteetan zehar. Proiektu hau Orbea, Maier, ABB Niessen, Cikautxo, Mugape eta Irurena enpresekin batera eta IK4-Cidetec, Mondragon Unibertsitate Politeknikoa, Maier Technology Center, IK4-Tekniker eta Cikatek R&D berrikuntzako entitateekin batera izan da garatua, partzuergo bidez.
Honako lan talde honek gainazal tratamendu berriak garatzea zuen helburu, horietako bakoitzak produktu ezberdinen zerbitzu beharretara egokitu behar zuelarik. Honenbestez, enpresa bakoitzarentzat estaldura teknologia pertsonalizatu bat garatzea izan da xede nagusia, produktuak korrosioarekiko, gainazalaren degradazio mekanikoarekiko eta fouling-arekiko erresistenteagoak izanez eta balio estetikoa ere areagotuz.
Proiektu hau 2018ko abenduan itxi zen ofizialki eta SPRI-ren HAZITEK programa bidez izan zen finantziatua, hiru urteetan zehar 6.5M€-ko aurrekontu global bat izan zuelarik.
Proiektu honen emaitzak oso positiboak izan dira AMPOrentzako, besteak beste, meatzaritza sektorerako balbulentzat estaldura pertsonalizatuak garatzea ahalbideratu diolako, non mea edo slurry-aren garraioan suspentsioan dauden partikula ugarik erosioa eta abrasioa sortzen duten eta non presio altua eta ingurune korrosiboa izaten duten.
Honez gain, estaldura ezberdinen ezaugarri tekniko (partikulen tamaina, porositatea, propietate mekanikoak, ezaugarri geometrikoak,…) eta hauek zerbitzu zorrotzetako baldintzetan izaten duten erresistentziaren arteko harremanaren inguruko ezaguera sakontzea ere ahalbideratu dio proiektuak kooperatibari.
AMPOk zerbitzu zorrotzenetarako teknologia maila altuko balbulak eskaintzen ditu, industriak planteatzen dituen erronka konplexuenei aurre egiteko eszenatoki berritzaileenetan mantentzen delarik beti. Horretarako berrikuntza talde sendo bat dauka egun AMPOk.