News & Media
BERRIAK
AMPO POYAM VALVES-ek 20’’ eta 600 lbs-ko balio erantsi altuko konporta balbulak BP WHITING birfindegiari hornitzeko kontratua lortu berri du Indianan, Estatu Batuetan. Balbula hauek BP-ren eskutik diseinatu ziren 2008an, euren “Ultraformer” prozesuei irtenbide bat emateko helburuarekin. Zerbitzu honetan hidrogenoa atmosferarekin harremanetan jarriz gero, errekuntza-potentzial handia sortzen denez, ihesen kontrola kritikoa izaten da. Hau dela eta, balbulen enpaketadura bereziki diseinatu da prozesuaren fase guztietan hidrogenoa eusteko, atmosferara ihes egiteko arriskurik gabe. Gure balbulen errendimendu bikainaren ondorioz, BP-k berriz ere konfidantza jarri du AMPO POYAM VALVES-engan, eskari gehigarri batekin, Indianan dagoen birfindegi honetarako konporta balbula berriak diseinatu eta fabrikatzeko.
WHITING birfindegia BP-ren mundu mailako birfindegirik handiena da eta egunean 7 milioi autoren gasolina kontsumoa hornitzeko ahalmen produktiboa du. Erregai likido sorta batekin batera, Estatu Batuetako asfalto guztiaren %7 inguru ekoizten du egun birfindegiak. Horretaz aparte, naftaren hidrotratamendu unitate berri bat eraikitzen ari dira egun bertan, euren erregaien sufre edukia nabarmen murriztuko dutelarik. Instalakuntza hau 2020an egongo da erabilgarri. Beste alde batetik, BP etengabe ari da ingurumena babesteko eta eraginkortasuna areagotzeko teknologia berritzaileak garatzen; instalazioen monitorizazio eta metanoko ihesak goiz detektatzeko kamera instalakuntzak garatuz eta errekuntzak ikuskatzeko dronak eta sulfuro-tankeak garbitzeko robotak inplementatuz.
Aurrez aipatutako konporta balbula hauek 2020ko irailean entregatuko dira BP WHITING birfindegira.
AMPO POYAM VALVES munduko lider kontsideratzen da birfindegietarako balio erantsi altuko balbula soluzioetan, zeintzuetan lehengai astunak tenperatura altuetan tratatzen diren eta non kokea sortzen den.
AMPO POYAM VALVES-en berrikuntza taldea, aplikazio bakoitzerako zerbitzu zorrotzenetarako balbulen diseinuan espezializatua dago.