News & Media
BERRIAK
20 TONA, 30’’ ETA 1500 LBS-KO ERRETENTZIO BALBULA BAT SAUDI ARAMCO-REN MARJAN OFFSHORE INSTALAZIOETARAKO
AMPO POYAM VALVES-ek 30’’ eta 1500 lbs-ko balio teknologiko altuko erretentzioko balbula bat diseinatu eta fabrikatu du Marjan offshore gunean kokaturik dagoen gasa eta petrolioa banatzeko planta (GOSP-3) baterako, zein SAUDI ARAMCO-ren jabetzapekoa den. Offshore gune hau 1970.urtean jarri zen martxan eta egun Arabiar Golkoan kokaturik dagoen petrolio eta gas ustiategi handi eta historikoena da. Gaur egun gainera, bertako ahalmen produktiboa areagotzeko helburuarekin, berrikuntza proiektu batean murgildurik dago.
AMPO POYAM VALVES-en 20 tonako balbula hau Marjan offshore petrolio ustiategi honetan instalatuko da. Balbula honek norabide bakarreko fluxua ahalbideratuko du, automatikoki saihestuko duelarik fluxua hodi sisteman zehar inbertitzea. Ireki eta ixteko laguntzarik behar ez duen balbula automatiko bakarretako bat da honako hau. Balio teknologiko altuko balbula hau zehaztasun handiz diseinatu dute kualifikazio maila altuko gure ingeniariek, horretarako teknologia eta gaitasun aurreratuenak aplikatu dituztelarik. Besteak beste, Elementu Finitoen Analisiak (FEA). Guzti hau helburu argi batekin; balbularen errendimendua optimizatu eta presio jaitsiera baxuenarekin eragingarritasun perfektua bermatzeko.
SAUDI ARAMCO eta Worley enpresek AMPO POYAM VALVES-engan jarri dute berriro ere konfiantza, bere kalitate ziurtatua medio eta offshore industriarako neurrira egindako soluzioak diseinatzeko eta fabrikatzeko duen gaitasun teknologikoagatik.
Gaur egun iada Upstream-eko operadore ugarik dute AMPO POYAM VALVES-engan konfiantza, topside soluzioen garapenerako. Hau dela eta, honako hauekin elkarlanean jarraituko dugu, industriaren erronka berriei aurre egiten lagunduko duten soluzioak garatzen jarraituz.