News & Media
BERRIAK
OXIGENO ZERBITZURAKO BALBULAK PRODUZITZEKO INSTALAZIO BERRIETAN INBERTITU DU AMPOK
AMPO POYAM VALVES-ek inbertsio garrantzitsu bat burutu du oxigeno zerbitzupean operatzen duten balbulak produzitzeko “sala zuri” berri baten inplantazioan. Sala zuri hau Idiazabalgo planta nagusian instalatuko da eta aste gutxi batzuen buruan martxan egotea aurreikusten da. Gauzak honela, oxigeno zerbitzurako balbulen ekoizpen prozesua garbiketa maila optimo batekin garatzea bermatuko du AMPOk, su-hartzeko arriskuak erabat ekidinez.
Oxigenoak giroko baldintzetan erreakzionatzen du eta presioa, tenperatura eta kontzentrazioa handitu ahala, errakzionatzeko duen gaitasun hori areagotu egiten da. Material gehienak sukoiak dira oxigenoarekin presio altutan baldin badaude, beraz, oxigenoarekin lan egiteko erabiliko diren balbulak diseinatzerakoan eta ekoizterakoan kontuan hartu behar izaten da su hartzeko arriskurik ez dela egon behar. Hau dela eta, balbulen fidagarritasun optimoa bermatzeko ezinbestekoa da balbula mota hauen ekoizpenean “sala zuriak” erabiltzea.
ISO 7 sala zuri berri hau ISO 14644 araudiaren arabera eraikia izan da eta ondorengo gune ezberdinak ditu: sarrera eta aldagelak, gune iluna, balbulen muntaiarako gunea eta amaitzeko, proba eta enbalatze gunea.
Presio altuko oxigenoarekin lan egingo duten balbulen diseinua, garapena eta funtzionamendua optimoa izateko ezinbestekoa da materialen propietateak, balbularen diseinua, sutze mekanismoak eta ekipamenduen ekoizpen eta funtzionamendu prozesuak oso ongi ulertu eta ezagutzea eta AMPO POYAM VALVES-ek balbula guztiak su-hartze arriskuak ekiditeko diseinatu eta produzitzen ditu.