News & Media
BERRIAK
KANADAKO WHITE ROSE OFFSHORE PLATAFORMAREN ZABALKUNDERAKO TITANIOZKO BALBULAK
Titaniozko 80 balbula baino gehiago hornitu ditu AMPO POYAM VALVES-ek White Rose offshore plataformaren zabalkunde proiekturako. Offshore plataforma hau Husky Energy bezero kanadarrak operatzen du egun eta WHP bezala ezagutzen den instalazio hau itsas zabalean dago kokatuta, Kanadako kostako ekialdean eta SeaRose FPSO plataformatik 7 kilometro mendebalderuntz aurki daiteke. Eremu honetan gas eta petrolio erreserbak daude. WHP plataforma berri hau, perforazio ahalmena duten offshore instalakuntzetan oinarritzen da, grabitatean dagoen hormigoizko azpiegitura batean sostengatzen da eta gutxigora behera 120 metroko sakonerara arte posizionatuko da.
14” bitarteko titaniozko balbula berezi guzti hauek AMPO POYAM VALVES-ek garatu eta ekoiztutakoak izan dira eta honako hauek injekzio kimikoko zerbitzurako produkzio plataforman instalatuko dira. Baita itsasoko ura hornitzeko eta suteen kontrako itsasoko uraren larrialdi zerbitzuetarako lerroetan ere.
AMPO POYAM VALVES neurrira egindako teknologia maila altuko eta material berezietan ekoiztutako balbuletan dago espezializatuta egun, horretarako fundizio propioa duelarik 1964.urtetik. Fundizio hau Europako galdategi hoberenetakoa kontsideratzen da eta altzairu herdoilgaitz eta material berezietako osagaietan dago espezializatuta. Proiektu honetarako gainera, aurrez aipaturiko titaniozko balbulez gain, NORSOK eskakizunetan oinarrituta, duplex materialean ere hainbat balbula hornitu ditu AMPO POYAM VALVES-ek. Balbula hauen osagaiak AMPO galdategian produzitu eta mekanizatuak izan direlarik.
Hau guztiaz gain, aipatu beharra dago balbula hauen presioa 2500 lbs bitartekoa izan dela, HUB muturrekin diseinatu eta ekoiztuak izan direla eta ekipamendu guzti hauek plantaren isolamendurako balbula nagusi bezala lan egingo dutela.
AMPO POYAM VALVES-entzat hito garrantzitsu bat izan da upstream proiektu honetan parte hartzea eta offshore instalakuntzetarako soluzio seguru eta fidagarrienak garatzen jarraitzeko konpromisoa mantentzen du.