News & Media
BERRIAK
Bezero, hornitzaile eta kolaboratzaile agurgarri nahiz AMPOko familia osoari:
Gure pertsona eta familiak babesteko garaia da, baita arduraz jokatzeko unea ere. Baina baita gure bezeroen beharrak asetzeko gogoz lan egiteko borondatea erakusteko garaia, gizartea eta energia sektorea bizitzen ari diren garai zailenetako bati aurre eginez. Hau dela eta, gure bezeroei ahalik eta zerbitzu hoberena eskaintzeko asmoz, gure Idiazabalgo balbulen ekoizpen lantegia, gure fundizio propioa eta osagaien mekanizaziorako planta %100ean dauzkagu martxan egun. Beste alde batetik, Indiako gobernuak herrialdeko hainbat industria jarduera berrabiarazteko baimena eman du eta honen ondorioz, Coimbatoren (Tamil Nadu, India) daukagun balbulen ekoizpen plantan ere aktibitate industriala berriro martxan jartzeko aukera izan dugu.
Baina AMPOren lehentasun nagusia pertsonak direla aipatzea garrantzitsua iruditzen zaigu. Eta beraien osasuna babestu eta euren familien ongizatea ere zaintzeko asmoarekin, protokolo zorrotzak ezarri ditugu gure lantegi guztietan. Besteak beste, dentsitate soziala murriztuz, distantzia sozialak maximizatuz, infekzioak saihesteko neurri egokiak koordinatuz, etab. Hori guztia Osasunaren Munduko Erakundearen (OMS) eta gobernu nahiz erakunde erregulatzaileen jarraibide eta arauak errespetatu eta jarraituz.
AMPOn COVID-19aren krisiaren kudeaketarako batzorde orokor bat eratu zen krisialdiaren hasieran eta batzorde honek egunero egiten dio gertuko jarraipen zehatza aurrez aipaturiko politikari. Pandemiaren hasieratik oso prozedura zorrotzak ezarri dira gure talde, bezero, bisitari, hornitzaile,…. -en osasuna babesteko. Hau dela eta inplantaturiko beste neurri garrantzitsu bat telelana izan da, zein gure azpiegitura digital sendoari esker gauzatu den.
Oraindik ziurgabetasun garaietan murgilduta baldin bagaude ere, badakigu krisi kolektibo honek amaiera izango duela. Aldi baterako edozein egoeratik haratago doan proiektu bat gara gu eta krisi hau batasun, esfortzu eta konpromisoarekin gaindituko dugu. Osasun langile eta bestelako gizarte eragileak erakusten ari diren batasun, esfortzu eta konpromiso berberarekin, hain zuzen. Dedikazio, konpromiso, lan gogor eta elkartasunaren adibide zoragarriak izaten ari dira. Bestalde, ezin ditugu ahaztu pandemia honen ondorioz hil diren edota egoera honen ondorio latzak bizi izan dituzten pertsona guztiak.
Krisiaren amaiera atzo baino gertuago daukagu eta berau gainditzeko gai izango gara. Etorkizuna marraztu eta eraikitzen jarraitu nahi dugu, gure altzairuzko konpromisoan oinarrituta. Gu guztion etorkizuna.
Adeitasunez,
Jon Gorrotxategi Ibon Imaz
Presidentea Koordinatzaile Orokorra