News & Media
BERRIAK
Zerbitzu zorrotzetarako 3000 konporta, globo eta erretentzio balbula baino gehiago diseinatzen eta fabrikatzen ari da egun AMPO POYAM VALVES, Omango Duqm birfindegirako. Birfindegi hau Oman Oil Company (OOC) eta Kuwait Petroleum International (KPI) enpresen arteko joint venture bat da eta bere itsas-kokapen estrategikoak, birfindegiko produktuen garraioa erraztuko du eskualde barnean nahiz kanpoan. Izan ere, Indiar ozeanoko eta Arabiar itsasoko nazioarteko itsas ibilbideetan kokatzen baita.
Tecnicas Reunidas eta Daewook osaturiko partzuergoak, birfindegi honetako Prozesamendu Unitateak garatzeko ingeniaritza, eraikuntza eta erosketen kontratua lortu zuen. AMPO eta Tecnicas Reunidas-ek lankidetza historia luze eta estua daukate eta hau izan da Espainiako ingeniaritzak proiektu honen garapenerako AMPOrengan konfidantza jarri izanaren arrazoi nagusia. Honenbestez, guztira 20” bitarteko 3.000 konporta, globo eta erretentzio balbula baino gehiago diseinatu eta garatuko ditu Idiazabalgo kooperatibak, zeintzuk birfindegiko prozesamendu unitate ezberdinetan instalatuko diren. Hauetako batzuk gainera Y ereduko globo balbulak izango dira (pressure seal diseinudun 2500 lbs-ko balbulak). Zerbitzu zorrotzetarako balbula guzti hauek neurrira garatuak izaten ari dira, kalitate eskakizun zorrotzenak kontuan izanik, eta erabateko fidagarritasuna eta arazorik gabeko bizi-iraupen luzea bermatuz.
Duqm birfindegia eraikitzen amaitzen denean, zeinaren kostu estimazioa 15bn dolarrekoa den, eguneko 230.000 petrolio gordin upel inguru prozesatzeko ahalmena izango du; bertatik diesela, hegazkinetarako erregaia, nafta eta GPL-a ekoiztuko dituelarik, lehen mailako produktu gisa. Birfindegiak hurrengo unitateak izango ditu: nafta hidratatzeko unitateak, erreformatu katalitikoa, isomerizazioa, hutsean destilazioak egiteko unitateak, FCCU, atzerapeneko kokizazioa, hidrokrakeoa, GPL tratamenduak eta sufrea berreskuratzeko unitateak.
Zerbitzu zorrotz eta presio altuko zerbitzuetarako balbulak diseinatu eta garatzen 55 urte baino gehiagoko esperientzia dauka AMPO POYAM VALVES-ek, eta hau dela eta, Tecnicas Reunidas eta Daewoo-ren eskutik Omango megaproiektu honetarako lanean jarraitzea espero du kooperatibak.
Mugarri honen bidez, birfindegien sektorean duen presentzia indartu, eta Tecnicas Reunidas eta Daewoo enpresekin duen lankidetza ere indartu nahi du AMPOk, baita Oman Oil Company (OOC) eta Kuwait Petroleum International (KPI) bezero finalekin duen harremana ere.