News & Media
BERRIAK
Aurten 60.urteurrena betetzen duen AMPO kooperatibak 2024 urteko Gipuzkoako enpresa onenaren saria jaso du gaur, apirilak 19, Gipuzkoako Ganberako presidente den Mauricio Arregui-ren eskutik.
Sari hau azken urteotako ibilbidearen ondorio izan da. Gipuzkoako Ganberaren esanetan, balio teknologiko altuko sektore batean lortu duen lidergotza globalagatik, zerbitzura bideratutako negozio-eredu bat garatzeko egindako ahaleginagatik, trantsizio energetiko globalaren eragile gisa duen posizioagatik eta baita gizarte nahiz pertsonekiko duen konpromisoagatik.
Aritz Irastorza, AMPOko Kontseilu Errektoreko Presidenteak, eta Ibon Imaz, AMPOko Zuzendari Orokorrak, AMPO proiektuaren parte diren pertsona guztiekin partekatu nahi izan dute aitorpen hau, Gipuzkoako Ganberak Donostian duen egoitzan buruturiko sari banaketa ekitaldian. Horrela, kooperatibako pertsona guztien esfortzua, dedikazioa eta konpromiso irmoa balioan jarri nahi izan dutelarik. Honez gain, sari hau kooperatibako sortzaile eta bazkide jubilatuekin ere partekatu nahi izan dute, hamarkadetan zehar eurek erakutsitako ausardia, ezagutza eta konpromisoa nabarmenduz.
Entrega ekitaldi honetan, Idiazabalgo kooperatibako ordezkariek enpresaren jardueraren oinarrian dauden balioak ere nabarmendu dituzte, AMPO pertsonen eta konpromisoan oinarritutako proiektu gisa aurkeztuz eta arlo honetan aitzindariak direla aipatuz, 20 urte baino gehiago baitaramatza lan eredu bereizgarri honekin lanean, pertsonen parte-hartzea, inplikazioa eta garapen profesionala etengabe sustatuz. Era berean berrikuntza eta sormena oinarrizko zutabeak direla ere nabarmendu dute, soluzio teknologiko berriak eta sistema adimendunak diseinatzera eta garatzera bultzatzen dituztenak, eta baita erakundearen malgutasunak ahalbidetzen duen bezeroekiko orientazio argia eta zerbitzua ere. Hau guztia bere inguruan eragile ekonomiko eta soziala izaten jarraitzeko eta trantsizio energetikoa aurrera eramateko eredu ekonomiko deskarbonizatuago baterantz joanez, garapen jasangarrirako helburu globalekin bat etorriz. Azkenik, balio teknologiko handiko sektoreetan lider izaten jarraitu nahi dutela aipatu dute, aplikazio zorrotzenetarako balio erantsi altuko soluzioak eskainiz. Eta honenbestez, produktu hornitzaile soil bat izan ordez, ingeniaritza-soluzioak diseinatu eta garatzen dituen enpresa bat izanez.