News & Media
BERRIAK
4000 ANGELU BALBULA BAINO GEHIAGO INDIAKO VEDANTA LANJIGARH ALUMINA FINDEGIAREN ZABALKUNDE PROIEKTURAKO
4000 angelu balbula baino gehiago hornitzen ari da egun AMPO POYAM VALVES Indian kokaturik dagoen Lanjigarh Alumina findegiaren zabalkunde proiekturako, zeinak bere ekoizpen ahalmena 2 MPTA-tik 5 MPTA-ra areagotuko duen. Proiektu honek munduko alumina fintze-konplexu handienetako batean bilakatuko du Vedantarena den alumina findegi hau.
Vedanta Aluminium Limited bezeroak AMPO POYAM VALVES-engan jarri du konfiantza proiektu honetarako isolamendu balbulak diseinatu eta ekoizteko, eta honako hauek zerbitzu zorrotzeko unitate ezberdinetan instalatuko dira. Tartean, bauxita, lurrunketa, kaustizazio, digestio, segurtasun eta iragazketa unitateetan, besteak beste.
AMPOren esperientzia eta ezagutza zabalak findegi honetarako zerbitzu zorrotzerako angelu balbulak modu optimoan garatzea ahalbideratu du, material, diseinu nahiz balbulen errendimenduari dagokionez.
Balbula guzti hauek AMPO INDIAn fabrikatzen ari gara. Coimbatoren (Tamil Nadu, India) kokaturik dagoen planta honek 15.000 metro karratu inguruko zabalera dauka eta balbulen muntaia, proba, pintura eta bidalketarako instalakuntzak dauzka. Bertan 72” arteko balbulak ekoizteko ahalmena daukagu gainera.
1978az geroztik darama AMPOk alumina findegietarako balbula bereziak hornitzen eta angelu balbulen diseinu eta fabrikazioan munduko lidergotza duela esan dezakegu. Merkatu honetan duen erreferentzia-zerrenda zabalari eta balbula hauen errendimendu bikainari esker, AMPOk Indiako Vedanta bezeroarekin duen lankidetza sendotu ahal izan du.