News & Media
BERRIAK
Txileko Quintero LNG terminalak joan den ekainean jaso zuen Estatu Batuetan kokaturik dagoen Cheniere-en Sabine Pass esportazio terminaleko lehen LNG kargamentua. Honako hau izan da Txilek “shale gas” deritzonaren bidez produzituriko LNGa jasotzen duen lehen aldia. Bi terminaletan daude instalaturik AMPOko teknologia maila altuko balbulak.
Sabine Pass-en likuefakzio proiektuak gasa likidotzeko zerbitzuak eskaini zizkion Cameron Parishen (Louisiana) kokaturik dagoen Sabine Pass LNG terminalari. Proiektu honek munduko lehen instalakuntza bidirekzionalean bilakatu zuen Sabine Pass. Hain zuzen ere, gas naturala esportatzeaz gain, inportaturiko LNGa birgasifikatzeko gai zelako. Berau lau LNG tren modularrekin kontatzeko diseinatua izan zen, horietako bakoitzak likuefakziorako batazbesteko ondorengo ahalmena duelarik: 4,5 mpta.
Bestalde GNL Quintero Hego Hemisferioko lehen birgasifikazio instalakuntza da, rezepzio, deskarga, biltegiratze eta birgasifikazio zerbitzuak eskaintzen dituelarik. 2009.urtean martxan jarri zenetik, Txile erdialdeko gas natural eskaria hornitzeko aukera izan du. Egun hiru tanke eta 334,000 m3-ko ahalmenarekin kontatzen du, zeinek hornikuntza bermatzen duen.
AMPO POYAM VALVESek, teknologia maila altuko balbulagintzan firma lider kontsideratzen denak, 7000 balbula baina gehiago hornitu ditu SABINE PASS LNG proiekturako eta beste 1500 balbula baino gehiago QUINTERO GNL terminalerako.
SABINE PASS GNL proiekturako boladun balbulak eta globo eta erretentzioko balbulak hornitu zituen, guztiak altzairu herdoilgaitz eta WCB materialetan, eta ½”tik 54”ra bitarteko tamainatan. Proiektu honetarako aipatzekoa da gainera munduan inoiz ekoiztu den boladun balbula kriogeniko handiena produzitu zuela: 54”-ko boladun balbula bat, hain zuzen. Honez gain, 36” eta 42”ko HIPPS zerbitzudun balbulak ere ekoiztu zituen, zeintzuek itxitura perfektua bermatzen duten bi segundu baino gutxiagoan. Hauez gain, beste hainbat balbula ez-kriogeniko eta itxitura metalikodun balbulak ere hornitu zituen.
Bestalde aipatzekoa da QUINTERO GNL proiekturako beste 1500 balbula baino gehiago ere hornitu zituela 2007 eta 2008 urteetan. Tartean, globo, konpuerta, erretentzio eta boladun balbulak. Guzti hauek birgasifikazio trenetan instalatuak izan ziren. Proiektu honetarako presio alturako balbula kriogenikoak ere ekoiztu zituen AMPOk eta honez gain, CB&I eta erabiltzaile finalarekin eskuz-esku lan egin zuen soluzio teknologiko hoberenak eskaintzeko helburuarekin. Besteak beste, arrisku sismikoak zirela eta, beharrezko kalkulu eta analisi guztiak burutuz.
Bi proiektu hauetan gainera, salmenta osteko hainbat zerbitzu ere eskaini zituen AMPOk, terminalen eraikuntzan eta martxan jartzean parte hartuz. Gaur egun ere horrelako zerbitzuak eskaintzen jarraitzen du AMPOk. Besteak beste, GNL QUINTEROn salmenta osteko zerbitzuak eskainiz egun eta SABINE PASS LNG terminalean Cheniere-en plantako pertsonei formakuntza saioak eskainiz. Guzti hau gure laguntza zuzena behar izan gabe lan egiteko aukera izan dezaten.
AMPO POYAM VALVES-ek, noren balbulak munduko terminalen %80 baino gehiagotan instalaturik dauden, oil & gas-eko kate osoko balbulak diseinatu eta ekoizten ditu; gasaren tratamendu plantetatik hasi eta offshore, onshore eta itsasoko proiektuetara arte.