News & Media
BERRIAK
AL-KHAFJI JOINT OPERATIONS (KJO) BEZEROARENTZAKO 50 BOLADUN BALBULA ENTREGATUKO DITU AMPOK ENTREGA EPE LABURREKIN
Kuwait Gulf Oil Company (KGOC)-k eta Aramco Gulf Operations Company (AGOC)-k osatzen duten Al-Khafji joint-venture-ak, JGC ingeniaritzarekin batera, AMPOren balbuletako dibisioan jarri du konfidantza Split Body diseinuko 50 boladun balbula diseinatu eta ekoizteko. Balbula hauetako batzuk manualak izango dira eta beste batzuk aldiz, eragingailu elektriko eta neumatikodunak. Balbulen tamainak 2” eta 36” bitartekoak izango dira eta presioa aldiz, 150 libra eta 600 libra artekoa. Hau guztiaz gain aipatzekoa da horietako batzuk fundizioko osagai nagusiak izango dituztela eta beste batzuk aldiz, forjako osagai nagusiak.
AMPO POYAM VALVES-ek munduko lidergotza dauka boladun balbuletan, baina baita tenperatura altuetarako teknologia maila altuko balbuletan ere. Proiektu honetarako asentu eta junta bereziak dituzten tenperatura altuetarako boladun balbula ugari ekoiztuko ditu AMPOk, zeintzuk ondorengo aspektuak kontuan izanik diseinatuko diren: balbularen sendotasuna, materialak, operabilitatea, tenperaturaren transmisioa, etab.
Khafji-k, Kuwait eta Saudi Arabiaren arteko Gune Neutralean kokatzen denak, 610,000 bpd inguruko petrolio kapazitate bat dauka egun, eta aipatzekoa da zifra hau 2030 urterako 700,000-900,000-ra igotzeko plan bat ere martxan dutela. Al-Khafji Joint Operations-en helburua zatikatutako gune honetako petrolio eta gas-arekin lotutako onshore eta offshore eragiketa guztiak garatzea da; esplorazioa, ustiaketa eta ekoizpena, hain zuzen. Momentu hauetan “Global Gas & NGL Recovery & Handling Project” deritzon proiektua ari da garatzen gune honetan eta bertan instalatuko dira AMPOko balbula guzti hauek.
Balbula hauen lehen entregak maiatzean burutuko dira eta kooperatibak entrega epe benetan laburrak eskainiko dizkio KJO bezeroari, “fast track” zerbitzuekin batera.