News & Media
BERRIAK
AMPO POYAM VALVES-EK BI BOLADUN BALBULAK, ZABALTZE BIKOITZEKO ETA BIDE JARRAIKO KONPORTA BALBULENGATIK ORDEZKATZEKO AHALMENA DU
AMPO POYAM VALVES-ek zabaltze bikoitzeko eta bide jarraiko balbulak diseinatu eta ekoizten ditu, zeintzuk merkatuan balbula kritiko bezala kontsideratzen diren. Besteak beste, ingurune gogorretan operatzeko ahalmena dutelako: itsas plataformetan, FPSO-tan, birfindegitako hoditerietan eta baita tankeetako hoditerietan ere.
Balbula hauek batez ere ondorengo aplikazioetan erabiltzen dira: metanola, eskala inhibitzaileak, deuseztatze sistemak, presio baxuko aurre berogailuak, LSFO produktua, petrolio gordinaren elikadura, ULSD produktua, tratatu gabeko gasolioa, ARDS elikadura, ATB/LSFP produktua, ATK/DPK produktua, gas erregaia (Mod Sour),…
Goran aipatutako aplikazioetan bi boladun balbulak (Double Block & Bleed bezala ezagutzen direnak) erabili ohi izan dira historikoki, baina AMPOko Ingeniaritza taldeak gogor lan egin du aplikazio hauetarako soluzio fidagarri eta lehiakorrago bat eskaintzeko helburuarekin, ekipamenduen pisua murriztu eta plantan erabili beharreko espazioa ere gutxituz. Besteak beste, faktore hauek berebiziko garrantzia daukatelako ur gaineko itsas plataformetan. Honen ondorioz, AMPO POYAM VALVES-ek aplikazio zorrotz hauetarako soluzio lehiakor eta fidagarriago bat eskaintzen du: Zabaltze bikoitzeko eta bide jarraiko konporta balbulak.
Balbulen inguruan daukan ezagutza zabalak ahalbideratu dio AMPOri merkatuko zabaltze bikoitzeko eta bide jarraiko konporta balbula berritzaileena merkaturatzea, zeinaren abantaila nagusienak ondorengoak diren: bi norabidekotasuna, Blokeo eta benteo bikoitza (DBB), Isolamendu bikoitza (DIB-1), itxiera bikoitza bermatzeko AMPOren asentu bereziak, kanpo presioaren arintzea, karburo tungstenoarekin estaldutako metalezko asentudun konporta zabalgarria eta amaitzeko, beste aspektu bereizgarri bat: CAM >=6” Diseinua ireki nahiz itxitako posizioetan positiboki ixteko.
Zabaltze bikoitzarekin konporta balbulak asentuengain zabaltzen dira ireki nahiz itxitako posizioetan. Irekita dagoenean, gorputzaren barrunbea hodiarekiko ixten du eta honez gain, zikinkeria dagoen zerbitzuetan, babesa eskaintzen die asentuaren alde ezberdinei. Honez gain, itxiera positiboa kontsideratzen da asentuaren karga mekanikoki aplikatzen denean aldi berean uretan gora eta uretan behera.
AMPO POYAM VALVES-ek Berrikuntzarekiko konpromiso irmoa dauka egun eta hori dela eta, ingeniaritza talde garrantzitsu batekin kontatzen du, zeintzuek bezeroentzat soluzio berriak garatzen dituzten.