News & Media
BERRIAK
AMPO POYAM VALVES ZEEBRUGGE LNG-REN ZABALKUNDERAKO TXIMELETA BALBULA KRIOGENIKOAK EKOIZTEN ARI DA
Belgikako gas naturalaren operadore den FLUXYS LNG enpresak eta FELGUERA IHI ingeniaritzak AMPO POYAM VALVES-engan jarri dute konfidantza beste behin ere, 1255 balbula diseinatu eta ekoizteko.
Tartean, tximeleta balbulak, boladun balbulak, eta globo, konporta eta erretentzio balbulak. Teknologia maila altuko balbula hauek Belgikako ZEEBRUGGE LNG plantan instalatuko dira, bertako bosgarren LNG biltegiratze tankean hain zuzen ere, zeinek 180.000 metro kubikoko ahalmena duen.
ZEEBRUGGE LNG merkatuko gas banatzaile nagusienetako bat bezala kontsideratua izan da azken urte hauetan, Europa Mendebaleko merkatuaren %15a hornitzen duelarik egun. Planta honen jabe FLUXYS LNG da, nork planta beraren aktibitatea ere aurrera eramaten duen.
Balbulen eskari berri honek 57 tximeleta balbula kriogeniko eta beste 1198 bola, globo, konporta eta erretentzio balbula barnebiltzen ditu.
Boladun eta tximeleta balbulak bira laurdeneko balbulak dira eta batez ere on/off aplikazioetarako erabiltzen dira. Historikoki AMPOk boladun balbulak eskaini izan ditu aplikazio hauetarako, baina presio maila baxu eta ertaineko balbulen tartea (900 libra bitartean) eta tamaina handiko balbulen nitxoa estaltzeko, tximeleta balbularen diseinu berritzaile bat garatu du AMPO POYAM VALVESek. Diseinu honetan tximeleta balbuletan ezagunak ziren desabantailak konpondu dira eta AMPOk fidagarritasun maila gorenena bermatzea lortu du. Honen ondorioz, AMPO POYAM VALVES-ek merkatuko tximeleta balbula triple-eszentriko berritzaile eta fidagarriena garatu du aplikazio kriogenikoetarako.
AMPOk bere bezeroen beharren inguruko jakintza zabala dauka, eta bezero berdinekin garatutako aurreko proiektuetan oso emaitza onak lortu zituen. Honez gain, 50 urte baina gehiagoko esperientziak ere bultzatu du bezeroa kooperatibarekin lanean jarraitzera. Besteak beste, AMPOk eskaintzen duen bermeagatik.
Amaitzeko aipatzekoa da baita ere salmenta osteko zerbitzuak ere eskainiko dituela AMPOk terminal honetan. Hain zuzen ere, instalakuntzen eraikitze eta martxan jartzean parte hartuz, AMPO SERVICE-eko teknikoen eskutik. Gure parte hartzea ezinbestekoa izango da, besteak beste balbulak linean muntatu aurretik desmuntatzea exijitzen duelako bezeroak. Gure teknikoek fase honetan parte hartuko dute arazoak ekidin eta balbulen funtzionamendu optimoa bermatzeko.