News & Media
BERRIAK
AMPO proiektua nazioarteko erreferentzia da altzairu herdoilgaitzeko eta aleazio altuko galdaketa osagaietan, baita industriako aplikazio zorrotzenetarako balio teknologiko handiko balbuletan ere. Bere inbertsio planari jarraiki, balbulen ekoizpenerako lantegi berri bat jarriko du apirilean martxan Coimbatoren, Indiako Tamil Nadu estatuan, hain zuzen.
AMPO INDIAko instalakuntza berri hauen diseinu, eraikitze eta martxan jartzeak 13 milioi euroko inbertsioa suposatu dio kooperatibari eta Indian tamaina handiagoko balbulak ekoizteaz gain, bertako ahalmen produktiboa areagotzea ere ahalbideratuko dio.
Bere osotasunean AMPOren jabetzapekoa den AMPO INDIAko planta berri honek 55.000 metro karratu inguruko azalera du eta balbulen muntaiarako instalakuntzak, proba bankuak, margoketarako instalakuntzak, bidalketak burutzeko guneak, bulegoak, etab. ditu. Planta berri hau kooperatibak Idiazabalen duen balbula ekoizpenerako lantegiaren erreplika bat izango da. AMPOk 2009.urtean ekin zion Indiako ibilbideari, bezeroei merkatuko alternatiba hoberena eskaini eta bezeroen behar eta eskakizunei erantzuteko asmoz. Horretarako pabilioi bat alokatu zuten hasiera batean Coimbatore hirian eta pixkanaka-pixkanaka hazten joan ziren; aldi berean 4 pabilioi alokatuta edukitzera iritsi arte. 20 Pertsonako talde batekin hasi ziren bertan lanean eta gaur egun 240 Pertsona inguruk osatzen dute AMPO INDIAko lantaldea. Apirilean lantegi berriko obrak amaituko dira eta balbulak produzitzeari ekingo diote. Bestalde ekainean inaugurazio ekitaldia ospatuko dute, non SHELL bezalako Bezero globalek parte hartuko duten bertan.
AMPO taldearen aktibitateari dagokionez, 2016 ekitaldiko salmentak 2015arekiko %15 inguru hazi ziren, petrolioaren sektorea krisi gogorra pairatzen ari den arren, 165 milioi euroko negozio zifra lortu zuelarik. Kontuan hartzekoa da kooperatibaren urteko salmenten %80 inguru petrolio eta gas sektorera bideratzen direla.
Merkatuaren ziurgabetasuna areagotu egin da gainera 2017rako eta mundu mailako petrolio krisiari aurre egiteko, bere dibertsifikazio estrategiarekin jarraituko du AMPOk; merkatuan bonba, energia sorkuntza eta ontzigintza industrietarako galdaketa osagai berriak eskainiz, eta brontzea bezalako material berriak ekoizten hasiz baita ere. Bestalde, balbuletako negozioari dagokionez, itsasazpirako balbulak garatzen ari dira, eta baita 4.0 teknologien bidez balbulei adimena txertatu eta Bezeroei balio erantsi altuagoko soluzioak eskaintzen.
Apirilean gainera Plan Estrategiko berria diseinatzeari ekingo dio AMPOk, zeinaren helburua Bezeroen beharrei merkatu globalean erantzunak ematen jarraitzeko etorkizuneko estrategia definitzea izango den. Plan honen garapenean AMPOko talde ezberdinen ordezkaritza zabal batek hartuko du parte, eta honez gain, gas eta petrolioaren sektorean adituak diren eta 4.0 Industrian eta 3D bidezko fabrikazioan jakitunak diren gonbidatuen parte hartzearekin ere kontatuko dute.
Beste alde batetik aipatzekoa da baita ere, duela hilabete batzuk LEAN eraldatze proiektua jarri zela martxan AMPOn, bezeroei balio erantsi altuagoko soluzioak modu efizienteago batean eskaini eta bikaintasunerako bidean jarraitzeko helburuarekin. Hau dela eta, balio katea zehaztasunez analizatu eta birdiseinatzen dihardu kooperatibak eta horretarako hainbat hobekuntza inplantatzen ari da. Tartean prozesuen kontrol eta sinkronizazioa areagotuz, fidagarritasuna areagotuz, ekipoei malgutasun handiagoa emanez, etab. LEAN eraldatze proiektu honekin lortzen ari diren lehen emaitzak benetan positiboak izaten ari dira eta horrexegatik jarraituko du bide beretik lanean.
Idiazabalgo firmak gaur egun bere produkzioaren %95 bost kontinenteetako merkatuetara esportatzen du (%70a Europatik kanpo gainera), horien artean nabarmentzen direlarik Estatu Batuak, Japonia, Korea, Txina, Errusia, Erresuma Batua, Ekialde Hurbila, Australia eta Europako herrialde gehientsuenak.
2016ko maiatzean Jon Gorrotxategi bilakatu zen Kontseilu Errektoreko Presidente berri eta bestalde ekainean, Pablo Mendizabalek heldu zion AMPOren Koordinazio orokorrari.
AMPOk ner group taldeko proiektu nagusienetakoa izaten jarraitzen du. Talde hori hogei enpresa erakundek baino gehiagok osatzen dute, eta elkarren arteko lotura Harremanen Estilo Berria da: esperientziak, sinergiak eta ezagutzak partekatzen dituzte; hobetzeko, aurrera egiteko eta eraginkorragoak izateko ahaleginak bateratzen dituzte; eta lan aktiboa egiten dute gizarteari oro har lagunduko dioten proiektuak garatzeko.