News & Media
BERRIAK
AMPOK 200 BALBULA KRIOGENIKO HORNITU DIZKIO E4EFFICIENCY ENPRESARI, GNL BIRGASIFIKAZIO INSTALAKUNTZETAKO ENERGIA ERAGINKORTASUN PROIEKTU BERRITZAILE BATERAKO
AMPO POYAM VALVES-ek balio erantsi handiko 200 balbula kriogeniko inguru diseinatu, ekoitzi eta entregatu ditu E4Efficiency-rentzat. Honako hau Enagas enpresaren filial bat da, Gas Natural Likidotuko (GNL) birgasifikazio planten arloan energia-eraginkortasuneko proiektuak gidatzeko sortua. Azken urteotan, Enagas —E4Efficiency-ren bidez—, Veolia eta Bartzelonako Udala, hotz soberakina berreskuratu eta hoztasun hori Ecoenergies Bartzelonara injektatzeko proiektu aitzindari batean aritu dira lanean. Hego Europako hiri-hozte sare handiena da honako hau.
Berrikuntzaren, deskarbonizazioaren eta energia-eraginkortasunaren arloan aitzindaria den proiektu honek AMPOren 200 balbula kriogeniko inguru izango ditu, bai aktuatutakoak bai eskuzkoak. Enagasek garatutako teknologia berritzaile honi esker, Gas Natural Likidotuaren berezko hoztasuna (GNL-aren tenperatura kriogenikoaren energia) baliatzen da Bartzelonako GNL terminalaren eraginkortasuna handitzeko, urtean 131 GWh energia lokal jasangarri eta lehiakorra sortuz, karbono gutxikoa ere dena. Berrikuntza honek urtero 32.000 tona CO2 baino gehiago isurtzea ekidingo du.
AMPO POYAM VALVES-ek 40 urte baino gehiagoko esperientzia du GNL merkatuan, eta Enagas-ekin duen lankidetza estu eta luzearen ondorioz, bezeroak AMPOri esleitu dio proiektu berritzaile honetarako balio erantsi handiko balbula kriogeniko sorta hau. Idiazabalen egoitza duen AMPO enpresak milioika balbula kriogeniko erreferentzia ditu mundu osoan zehar instalatuta, eta balbula kriogenikoen diseinu eta ekoizpenean munduko lider kontsideratzen da.
E4Efficiency-k garatu eta patentatutako teknologia berritzaile honi esker, tenperatura baxuko energia izugarria baliatzen da, eta horrek gerturatu egiten ditu GNL instalazioak hotzaren kontsumitzaile diren enpresa handietara, hala nola kontserbazio eta izozte biltegiak, izotz fabrikak, airearen bereizketa industriak, CO2 solidoaren industriak, etab. Horrela, enpresa horiek lehiakorragoak eta jasangarriagoak izaten laguntzen du.