News & Media
BERRIAK
AMPOK 2500#-KO HAINBAT BALBULA KRIOGENIKO HORNITUKO DIZKIO NORBEGIAKO LNG KARGAONTZI BATI
Gaur egun AMPOren ehunka mila balbula daude munduko LNG (Likidoturiko gas naturala) eta LPG (Likidoturiko petrolio gasa) hornikuntza kate zabalean instalatuta eta hemendik aurrera AMPOren teknologia maila altuko balbula kriogeniko gehiago ere aurkitu ahal izango dira bertan. Hain zuzen ere, norbegiako KNUTSEN OAS SHIPPING enpresaren LNG kargaontzi berri batean, zein egun Hyundai Heavy Industries ingeniaritzaren eskutik eraikia izaten ari den Hego Korean.
Hyundai Heavy Industries eta Knutsen OAS South Koreak AMPO POYAM VALVES-engan jarri dute konfidantza aurrez aipaturiko 2500#-ko hainbat boladun balbula kriogeniko diseinatu eta ekoizteko, zeintzuk LNG-aren sarrera ahalbideratuko duten Likidoturiko Gas Naturalaren gasbideetan instalatuko diren.
Kargaontzi honek ME-GI teknologiadun diesel/gas injekzioko motorrak izango ditu eta horrexegatik behar dira aplikazio honetan presio altua jasan dezaketen balbulak. AMPO POYAM VALVES-ek munduko lidergotza dauka balbula kriogeniko eta presio altuko balbulen diseinu eta produkzioan eta bere kalitate eta fidagarritasun maila altuagatik da ezaguna merkatuan. Horrexegatik lortu du AMPOk bezeroaren konfidantza kontratu honen esleipenean.
AMPO POYAM VALVES-ek merkatuko balbula fidagarri eta seguruenak eskaintzen ditu 1964 geroztik. Gure esperientziak, gure erreferentziek, eta daukagun fabrikazio prozesu erabat integratuak, eman digute kontsiderazio hori. AMPO POYAM VALVES-ek teknologia maila altuko balbulak ekoizten ditu, prestaziorik onenekin eta mantentze kosturik baxuenekin.