News & Media
BERRIAK
AMPOK BH2C ELKARTEAREN (HIDROGENOAREN EUSKAL KORRIDOREA) BATZARREAN PARTE HARTU DU, HONAKO HAU “EUROPEAN H2 VALLEY OF THE YEAR 2022” IZENDATUA IZAN OSTEAN
Urtarrilaren 24an BH2C elkartearen (Hidrogenoaren Euskal Korridorea) Batzar Nagusian parte hartu genuen Bilbon. Hidrogenoaren Euskal Korridoreak, energia, mugikortasuna, industria eta zerbitzuak bezalako sektoreen deskarbonizazioan aurrera egiteko eredu energetiko eta ekonomikoaren aldaketan laguntzea helburu duenak, hidrogenoa izanik Euskadiren neutraltasun klimatikorako trantsizioaren protagonista, hazten jarraitzen du bazkide eta erakundeetan, “European H2 Valley of the year 2022” bezala izendatua izan ostean gainera. Sari hau Clean Hyadrogen Alliance erakundeak luzatu du.
2023ko erronka nagusia, elkartearen barruko jarduerak dinamizatu, sinergiak eta lankidetzak erraztu eta bestalde, BH2C estatuko nahiz nazioarteko hidrogenoaren esparruan erreferentzia gisa kokatzea izango da. Aurten proiektu ugarik ikusiko dute argia, eta gainera, lehen hidrogeno berriztagarria ere sortuko da Euskadin.
BH2C elkarteko kide garen heinean, AMPOtik gure gaitasun eta ezagutza guztiak eskaintzen ari gara Euskal hidrogenoaren ekonomiaren kate tekno-industriala garatzeko. Eredu hau funtsezkoa izango baita Euskadi nahiz Europako energia trantsizioari aurre egiteko.
Proiektuak 1.500 milioi eurotik gorako inbertsioa izango du 2026ra arte, eta 2.000 lanpostu zuzen eta zeharkako 6.700 sortuko ditu.