News & Media
BERRIAK
Saudi Arabiako ekialde-erdialdean egoitza nagusia duen eta estatu mailako petrolio eta gas enpresa nagusiena den Saudi Aramcok, 750 balbula diseinatu eta ekoizteko eskaria luzatu dio AMPO POYAM VALVES-i. Balbula guztiak prestazio altukoak izango dira eta Saudi Aramco-k Saudi Arabian zehar dituen planta ezberdinetan instalatuko dira.
2017 eta 2018.urteetan zehar espezifikazio maila altuko 750 boladun eta erretentzio balbula entregatuko dizkio AMPOk Saudi Aramcori; pieza guztien barnealdeek FBE (Fusion Bonded Epoxy) deritzon estaldura izango dutelarik. Estaldura berezi hau baliagarri da plantako hoditeriak korrosiotik babesteko, eta honez gain, tenperatura altuetan burutzen diren balbula operazioetan propietate hobeak eskaintzen ditu, ekipoak kalte mekanikoen aurrean babestuz, etab. Hau guztiaz gain aipatzekoa da estaldura hau modu hobeezin batean eransten dela balbula barneko azaleretara.
Bestalde, entregatuko diren boladun balbula guztiak tamaina handikoak izango dira eta presio altuetan (1500lbs) egingo dute lan. Hau dela eta, guztiek izango dituzte asentu metalikoak.
Bezeroen espezifikazioak ondo ezagutzeak eta soluzioen malgutasunak ahalbideratu dute Saudi Aramcoren konfidantza lortzea.
Gainera aipatzekoa da gaur egun AMPOk milaka balbula dituela, mundu guztian zehar, presio altuetako instalakuntzetan instalatuta. Tartean, ondorengo aplikazio hauetarako: petrolio eta gasaren ekoizpena, kimika eta petrokimika, birfindegiak, itsas-plataformak, hoditeriak, energia sorkuntza, PTA, meatzaritza, etab.