News & Media
BERRIAK
“Enpresa Ekimen Berrien XX.Sariketa” ospatu zen atzo Beasaingo Igartza Jauregian, Goierriko Garapen Agentzia den GOIEKI-k antolaturik. Bere XX.edizioan, lehiaketa babesten jarraitu du AMPOk; epaimahai bezala parte hartzeaz gain, sariak banatu eta ekitaldiko aurkezpen nagusia ere burutu zuelarik.
Ekimen honekin, ekintzaile guztien lana balioan jarri nahi izan da, euren ideien garapenek zuzenean eragiten baitute bailararen ongizate eta aberastasunean.
Era berean, kultura kolaboratzailea sustatzeko helburuarekin eta bailarako enpresa txiki eta ertainekin AMPOren estrategiak konpartitzeko asmoz, Jon Gorrotxategi Presidenteak AMPOren esperientzia eta enpresa txiki eta ertainentzako aukerak zein izan daitezkeen aurkeztu zizkien ekitaldira bertaratu ziren 70 pertsona ingururi.
Enpresa ekimen sarituak ondorengoak izan dira:
- Enpresa ekimen berriko proiektu onena: Erasight enpresa proiektua, zeinek Big Data eta “Advanced Data Analytics”-ari loturiko soluzioak eskaintzen dituen. Sari honen helburua ekintzaileen irudia sustatzea da, proiektu berritzaile, sendo eta bideragarrien bitartez, aberastasuna sortzeko helburuarekin.
- Enpresan buruturiko proiektu berritzaile onena: Zegamako Arrano enpresa, nork motore eta eragile elektrikoen konponketa zerbitzu integralak eskaintzen dituen. Sari honen helburua aldiz, eskualdeko enpresa txiki eta ertainen produktuetan, prozesuetan, merkatuetan edo antolakuntzetan, besteak beste, berrikuntza sustatzea da.
- Goierri Eskolako ikasleen arteko ekintzailetza proiektu garapen onena: Olaran proiektua. Azken sari honen helburua, aldiz, ikasleen artean ere ekintzailetasunaren garrantzia zabaltzea izan da.