News & Media
BERRIAK
AMPOK HIZLARI BEZALA PARTE HARTUKO DU “HIDROGENOA ETA INDUSTRIA”-REN INGURUKO JARDUNALDIAN
Datorren otsailaren 16an gas natural eta hidrogenoaren likuefakzio eta birgasifikazioan aurki daitezkeen aukera teknologikoen inguruko jardunaldi bat ospatuko da Bilbon. SENER-ek babestu eta SuPrEn-ek antolaturiko ekitaldi hau goizeko 10etatik 14.00etara ospatuko da COIBB-en areto gelan eta ondorengo publiko hauetara bideraturik egongo da: gas naturala eta hidrogenoa euren ekoizpen prozesuetan erabiltzen duten enpresa industrialetara, gas industrialak banatzen ditzuten enpresetara, generazio elektriko eta termikoen instalakuntzak kudeatzen dituzten konpainietara, ingeniaritza eta aholkularitza enpresetara eta orokorrean, energia eta ingurumenari loturik lan egiten duten teknikoetara.
AMPO POYAM VALVES-eko Berrikuntza alorreko arduraduna den Leire Colomo jardunaldi honetan parte hartzera gonbidatua izan da eta bertan LNGko ekipoen sistema teknologikoaz hitz egingo du eta baita euren LH2-rako adaptazioaz ere.
Gas natural eta hidrogenoaren produkzioan likuefakzio eta birgasifikazio prozesuen integrazioak, mix energetiko jasangarriago bat ekartzen du. Asoziaturiko teknologien aplikazioak bideragarri egiten du ustiapen industriala, negutegi efektuko gasen murrizketa nabarmen bat eraginez eta baita kutsadura fokoen deuseztatzea ere. Honen ondorioz, biztanleriaren osasuna eta ingurumena errespeta daitezke.
Jarraian ikusi ahal izango duzue eguneko programa:
09:30 Harrera
10:00 Aurkezpena
10:15 Gas natural eta hidrogenoaren likuefazio eta birgasifikazio prozesuak.
Hizlaria: José Francisco Cambra Ibáñez Doktore jauna.
Ingenieritza Kimiko eta Ingurumeneko Saila. ETSI.
10:40 Likidotutako gasen garraiorako ontzien diseinu erronkak. LNGtik LH2ra.
Hizlaria: María Ángeles López Castejón anderea.
I.R. Industria eta Ontzien Saila. SENER
11:05 LNG-aren garraiorako ontzien eraikitzea.
Hizlaria: Iñaki Irasuegui Gorostizaga jauna.
Chief Consultant Engineer. La Naval
11:30 Deskantsua
12.00 Eskala handian hidrogenoa produzitzeko sistemak.
Hizlaria: Gonzalo Navarro del Valle jauna.
Industria handitarako prozesuen arduraduna. AIR LIQUIDE
12:30 LNG ekipoen sistema teknologikoa eta LH2-ra adaptatzeko erronkak.
Hizlaria: Leire Colomo Zulaika anderea.
Berrikuntzako arduraduna. AMPO.
13.00 Materialak eta konponenteak. Hidrogenoaren inguruko aukera industrialak.
Hizlaria: Iñaki Azkarate Peña Doktore jauna.
Energia eta Ingurumen Saila. TECNALIA
13:30 Mahai-ingurua
14:00 Konklusioak