News & Media
BERRIAK
AMPOK MUNDUKO BOLADUN BALBULA KRIOGENIKO HANDIENAK HORNITU DITU ESTATU BATUETAKO CORPUS CHRISTI LNG PROIEKTURAKO
AMPOk lorpen paregabea eskuratu du Corpus Christi likuefakzio-proiekturako munduko boladun balbula kriogeniko handienak entregatuz: 60”-ko boladun balbula kriogenikoak. Texasen (AEB) kokaturik dagoen Corpus Christi likuefakzio-instalazio hau (CCL) martxan dauden hiru likuefakzio-unitatez osaturik dago, eta horietako bakoitza urtean 5 milioi tona LNG (mtpa) ekoizteko diseinaturik dago. Cheniere operadore estatubatuarrarena delarik honako hau.
2012tik 16.000 balbula baino gehiago hornitu ditu AMPOk Cheniere-ren Corpus Christi LNG proiektu honetarako, ½” eta 60” arteko neurriak dituzten balbula kriogenikoak, ez-kriogenikoak, tenperatura altuetarako asentu metalikoak dituzten balbulak eta 42” arteko HIPPS balbulak barne. Azken hauek 2 segundo baino gutxiagoan itxiera isolamendu perfektua lortzeko gai dira, eta horrek erakusten du AMPOren gaitasuna zerbitzu zorrotzenen eskakizunei aurre egiteko.
Munduko boladun balbula kriogeniko handienak
Hornitutako milaka produktuen artean, zalantzarik gabe, inoiz fabrikatutako boladun balbula kriogeniko handienak nabarmentzen dira: 60” tamainako balbulak. Ingeniaritza-lorpen honek AMPOren berrikuntza eta bikaintasunarekiko konpromisoa erakusten du, punta-puntako diseinuak eta fabrikazio- eta proba-prozesu integratuak uztartuz, muturreko baldintzetan errendimendu ezin hobea bermatzeko.
60”-ko balbula hauek funtsezko zeregina izango dute Corpus Christi LNG proiektuaren funtzionalitatea, mantenimendua eta errentagarritasuna hobetzeko. LNGaren ekoizpen eta esportaziorako mundu mailako gune estrategiko honetan, balbula hauek abangoardiako ezaugarriak eta fidagarritasuna eskaintzen dituzte. Horri esker, AMPOk balbula kriogenikoen teknologian lider izaten jarraituko du eta bere bezeroei bikaintasun operatiboa lortzen laguntzen jarraitu ere.
AMPO SERVICE: Zerbitzu integrala eta esperientzia
AMPOren parte-hartzea balbulen fabrikaziotik harago joan da proiektu honetan. Idiazabalgo enpresak aholkularitza teknikoa eskaini du balbulen aukeraketa eta konfigurazio fasean, bezeroen beharrak asetzeko urteetako esperientzian oinarrituta. Gainera, AMPO SERVICE taldeak etengabeko laguntza eskaintzen du balbulen instalazio fase eta eguneroko operazioetan, integrazio egokia eta epe luzerako fidagarritasuna bermatuz.
AMPO aukeratuz, Chenierek balbula kriogenikoen diseinu eta fabrikazioan mundu mailako lider batengan jarri du konfiantza. Balbula kriogeniko aurreratuak eskaintzeagatik ezaguna da Idiazabalgo kooperatiba, industriako estandarrak gainditzen dituelarik. Lankidetza proiektu honek AMPOren berrikuntzarekiko konpromisoa berresten du eta baita mundu osoko bezeroei balio erantsi altuko soluzioak eskaintzeko konpromiso irmoa ere.