News & Media
BERRIAK
Pasa den maiatzaren 19an, ostirala, AMPO kooperatibak bere ohiko batzar orokorra ospatu zuen Idiazabalgo bere instalakuntzetan. AMPOko pertsona gehientsuenak bertaratu ziren batzarrera, hainbat jubilatu eta praktikak edota ikasketa amaierako proiektuak AMPOn garatzen ari diren hainbat ikasle ere tartean zeudelarik. Hauez gain, AMPO INDIAko hainbat kide ere bertan izan ziren, Coimbatoreko plantaren inguruko informazioa aurkeztu eta planta berria erakusteko ikusentzunezko ezberdinak erakutsi zituztelarik.
Batzar honetan ontzat eman zen joan den urteko kudeaketa, Urteko Kontuak eta Kudeaketa Txostena onartu eta 2016 ekitaldiko kudeaketa soziala balekotzat emanez.
Hala eta guztiz ere, Batzarra etorkizunean zentratu zen batez ere. Horretarako, lantalde ezberdinek urteko helburu eta proiektuen egoera aurkeztu zuten, zeintzuk 2017ko Kudeaketa Plan-ean aurrez adostu ziren; kooperatiban “Ideia eta Helburuak 2017” bezala ezagutzen den kudeaketa plana, hain zuzen ere. Plan hau joan den abenduan ospaturiko Ezohiko Batzar Orokorrean aurkeztu eta onartua izan zen.
Aurkeztu ziren proiektu ezberdinen artean, azpimarratzekoak dira; Indiako planta berriaren inaugurazio ekitaldia, dibertsifikazioa, AMPOren efizientzia areagotzeko LEAN filosofiaren aplikazioa, planta ezberdinetako layout-en diseinu berria, mekanizatuko planta berriko obren egoera, lidergotza sustatzeko proiektua, etab.
Batzarraren amaieran, oparitxo bat eman zitzaien kooperatiban 25 urte betetzen zituzten bazkideei.