News & Media
BERRIAK
AMPOREN TAMAINA HANDIKO KONPORTA BALBULETAN KONFIANTZA IZATEN JARRAITZEN DU SAUDI ARAMCOK, BERE HERRIALDEAN GAS EKOIZPENA AREAGOTZEKO HAWIYAH PROGRAMA MEDIO
Saudi Aramco bezero finalak eta Saipem ingeniaritza italiarrak AMPO POYAM VALVES-engan jarri dute beste behin ere konfiantza, Saudi Arabian gas ekoizpena areagotzeko Hawiyah programarako tamaina handiko eta balio erantsi altuko hainbat konporta balbula diseinatu eta ekoizteko. Programa honen helburu nagusienetako bat, Hawiyah Gas Plantarentzat (HGP) gasa prozesatzeko unitate gehigarriak hornitzea da. Honela egunean 1070 milioi oin kubikoko (MMSCFD) gas gozo gordina prozesatzeko ahalmena lortuko luke, herrialdeko energia eskaria eraginkortasunez asetzeko.
Proiektu honetarako 42’’, 36’’, 20’’ eta 600 lbs bitarteko balio erantsi altuko konporta balbulak garatuko ditu AMPO POYAM VALVES-ek hainbat materialetan: altzairu herdoilgaitz austenitikoa, karbono altzairua eta tenperatura baxuko karbono altzairua. Eskari berri honekin, 800 izango dira iada Hawiyah eta Haradh programarako AMPOk garatutako balbulak. Hauetatik 250, presio altu eta zerbitzu azidoetarako balbulak izan dira, guztiak Incoloy 825 estaldurak zituztenak. Honako hauek Turkiako Tefkeen Instaat ingeniaritzak eskatu zizkion kooperatibari aurrez.
Mundu mailan tamaina handiko eta balio erantsi altuko balbuletan lider kontsideratzen da AMPO eta esperientzia zabala dauka balbula handien garapenean, ondorengo erreferentzia garrantzitsuak dituelarik: Liwa Plastics-entzako 72”-ko konporta balbulak, Chenierentzat 54”-ko top entry boladun balbula kriogenikoa, Shell-entzat 42”-ko boladun balbula kriogenikoa, 56”-ko split body boladun balbula aktuadore erraldoiarekin, itsasazpirako 24”ko boladun balbula, Kingisepp Amonia instalakuntzetarako 42”-ko erretentzio balbula, metano unitateetarako 36”-ko pressure seal konporta balbula, Zeebrugge LNG-rako 30”-ko tximeleta balbula kriogenikoa, etab.
AMPO POYAM VALVES, Saudi Aramco-ren hornitzaile homologatua da eta azken urteetan aktiboki lan egin du Saudi Arabiako enpresa nazional honekin. Beste alde batetik, AMPOk Saipem ingeniaritzarekin duen lankidetza ere indartu du, honako hau mundu mailako ingeniaritza nagusienetako bat delarik energia eta azpiegituren sektoreetarako proiektuen garapenean.
Tamaina handiko konporta balbula guzti hauek 2020. urtean entregatuko dira.