News & Media
BERRIAK
ARAMCO-RI BALIO ERANTSI ALTUKO BALBULA ETA ZERBITZUAK HORNITZEKO AKORDIO GLOBAL BAT SINATU BERRI DU AMPOK
Dhahran, Saudi Arabia, 2022ko urtarrila – AMPOk akordio marko bat sinatu berri du Aramcorekin, Saudi Arabiako Dhahran hirian ospatutako IKTVA (In-Kingdom Total Value add) izeneko erakustazoka batean. Ekitaldi hau herrialdeko enpresa energetiko garrantzitsuena den Aramcok berak antolatu zuen eta urtarrilaren 24tik 26ra ospatu zen, AMPOk stand propio batekin parte hartu zuelarik gainera.
Hitzarmenak balio teknologiko altuko balbulak garatu eta hornitu eta balio erantsi altuko zerbitzuak eskaintzeko lankidetza jasotzen du. Tartean, martxan jartzeko prozesuetan laguntza teknikoa, ingeniaritza mailako soluzioak, ekipoen aukeraketa, mantentze lan prebentibo eta prediktiboak, intzidentzien soluzioak eta formakuntza. Hau guztiaz gain, Aramco-ren behar operatiboei erantzuteko soluzioen garapen bateratua ere barnebiltzen du hitzarmenak.
Aramcoren IKTVA programa estrategikoak barne balioaren sorkuntza bultzatzea du helburu, baita epe luzerako hazkunde eknomikoa eta dibertsifikazioa maximizatzea eta Saudi Arabiako energia sektore anitza, iraunkorra eta lehiakorra garatzea ahalbideratuko duen mundu mailako hornikuntza sare bat eraikitzea ere. Epe luzerako hitzarmen honen bidez, Aramcoren bazkide estrategiko bihurtuko da AMPO, honela herrialdeko Vision 2030 eta IKTVA programekin bateginez eta bien etorkizunak lerrokatu eta tokiko Saudi industria-klusterraren parte izanez.
AMPO ARABIAren bidez, hau da, bertan balbulak ekoizteko AMPOren lantegi berria medio, tokiko edukien programa indartzen lagunduko dio Aramcori, herrialdeko industriarako funtsezko eragile bihurtuz eta konporta, globo, erretentzio, bola, ar, switch eta angelu motako balbulak nahiz “Integrated Smart Solutions” bezala ezagunak diren irtenbideak eskainiz. Soluzio sorta zabal honek fidagarritasun mailarik altuena eskaintzen du, industriako aplikazio zorrotzenetarako mantentze eta operazio-kostu minimoekin batera. Hau guztiaz gain, inbertsio honen bidez herrialdean balbulak fabrikatzeko ekosistema orokorrari lagunduko dio AMPOk, Saudi Arabiako nahiz GCC herrialdeetako egungo eta etorkizuneko hornitzaileei lagunduz.
Dar Massader Group-ekin batera, Dammam-en balbulak fabrikatu eta salmenta osteko zerbitzuak eskaintzeko jarri zuen martxan kooperatibak AMPO ARABIA eta fabrika hau lehen balbulak ekoizteko prest egongo da 2022ko lehen hiruhilekoan zehar.
AMPOk 1998.urtetik dauka presentzia Saudi Arabian eta urte guzti hauetan zehar 20.000 balbula baina gehiago hornitu ditu hainbat proiektu estrategikoetarako. Tartean; Marjan Field Expansion, Berri Field development, South Berri Water Injection Plant, Upgrade Water Disposal Facilities at Qatif eta Abqaiq Water Injection Project, besteak beste.
AMPO mundu mailako erreferentzia kontsideratzen da egun, merkatuko balbularik fidagarri eta seguruenak garatu eta ekoizten dituelako. Hau guztia ia 60 urteko esperientzia, teknologia, erreferentziak, balbulen heltze aroa eta produkzio prozesu erabat integrala medio. Hau guztiaz gain AMPOk merkatuko soluzio gama zabalenetarikoa du egun eta beti dago teknologiaren abangoardian, goi-mailako teknologiekin eta produktu, teknologia, sistema eta soluzio berrien garapenean lanean diharduen ingeniaritza talde garrantzitsu batekin.