News & Media
BERRIAK
AUSTRALIAKO TOPSIDE PROIEKTU GARRANTZITSU BATEAN PARTE HARTZEN ARI DA AMPO, ITSASAZPIRAKO BOLADUN BALBULAK HORNITUZ

Mendebaldeko Australiako kostaldean gauzatzen ari den topside azpiegitura-proiektu garrantzitsu batean parte hartzen ari da AMPO, itsasazpian instalatuko diren teknologia maila altuko boladun balbulak diseinatu, ekoiztu eta hornituz. Upstream alorreko proiektu honen helburua lehendik dagoen FLNG instalazio batera gas naturalaren hornidura areagotzea da, likidoturiko gas naturalaren eskari global gero eta handiagoari erantzuna emanez. Proiektu aitzindari honen eraikuntza 2022an hasi zen, eta lehen gas produkzioa 2027rako aurreikusten da.
Proiektu zorrotz honetarako, itsasazpian instalatuko diren 171 boladun balbula hornitzen ari da egun AMPO. Balbula horiek eskuz, hidraulikoki eta ROV bidez operatzeko diseinatuta daude, eta itsaspeko plataformako urperatze eta aireztapen sisteman instalatuko dira, gutxi gorabehera 172 metroko sakoneran. Itsas ingurune gogorrenetan lan egiteko diseinatuta daude, eta itsasazpi nahiz plataforma industrietako estandar zorrotzenak betetzen dituztela bermatzeko hainbat proba zorrotz gainditu dituzte. Itsasazpirako soluzioetan AMPOk duen esperientzia zabala eta nazioarteko antzeko proiektuetan arrakastaz parte hartu izanak eragin handia izan du bezeroak Idiazabalgo konpainiaren aldeko erabakia hartzeko.
AMPOk funtsezko papera izango du mugarri izango den proiektu honetan, eta upstream industriarako balio erantsi altuko balbula nahiz soluzioak hornituz bere konpromisoa berresten jarraituko du, bai itsasazpi nahiz plataformetarako proiektuetan.