News & Media
BERRIAK
AMPO nazioarte mailako firma lider bat da eta mundu mailako erreferente izaten jarraitzeko helburuarekin, LEAN eraldatze proiektua jarri berri du martxan.
LEAN sistemak 50.hamarakadan Toyota konpainiak diseinaturiko produkzio metodoan dauka bere jatorria eta etengabeko hobekuntza du helburu, bezeroen beharrei modu eraginkor batean eta kalitate eta zerbitzu maila ezinhobearekin erantzunez.
Sistema honek bikaintasunaren bidea jorratzea dakar eta talde lan handia suposatzen du.
Behin proiektuaren oinarriak finkatuta, momentu hauetan balio katea zehaztasunez analizatu eta birdiseinatzen dihardu kooperatibak eta horretarako hainbat hobekuntza inplantatzen ari da. Tartean prozesuen kontrol eta sinkronizazioa areagotuz, fidagarritasuna areagotuz, ekipoei malgutasun handiagoa emanez, materialen fluxua sinplifikatuz, pertsonen zereginak konbinatu eta orekatuz, etab. Horretarako AMPOko pertsona guztien inplikazioarekin kontatzen du AMPOk, zeintzuk ilusio handia erakutsi duten proiektuarekiko.
Helburu nagusia bezeroei balio erantsi handiagoa eskaintzea izango da eta bikaintasunari dagokionez, enpresa erreferente bihurtzea.